Zabaldu.com WordPress plugina 0.4
WordPress-en plugin honek zure blogeko edozein istorio zabaldu.com-era bidaltzea errezten du. Hortaz gain, suzre istorioetakoren bat dagoeneko zabaldu.com-en baldin badago zure istorioaren alde bozkatzea errazten du.
Pluginaren funtzioak
Oso plugin simplea da. Funtzio bkar bat eskeintzen du: zabaldu(). Funtzio honek zure istoriok zabaldu.com-era bidealtzea errezten duen lotura edo esteka bat erakusten du. Funtzio honek 2 parametro onartzen ditu:
- $ezker - Loturaren ezkerraldean sartu nahi duzun textua edo HTML kodea.
- $eskuin - Loturaren eskuinean sartu nahi duzu textua edo HTML kodea.
Parametro ezberdinen erabilera ikus dezazuen, funtzio hau txanitloi batean nola sartu zenazakeen erakusten duen adibide bat:
<?php zabaldu('| <span>','</span>'); ?>
Pluginaren erabilpena
Plugin hau erabiltzea oso erraza da. Hortarako 3 gauza egin behar dituzu:
- Plugina deskargatu, deskonprimitu eta “zabaldu.php” fitxategia zure WordPress instalazioaren wp-content/plugins direktorioara igo.
- Zure WordPress itzuraren ( themea ) txantiloietan aipaturiko bi funtzioetako bat erabili. Iztura edo theme gehienetan index.php eta single.php txantiloaik aldatzearekin nahikoa izango da.
- Zure WordPress admnistrazio gunera sartu eta “Pluginak” ataletik plugina aktibatu.
Plugina deskagartu
Plugin hau GPL lizentzia du eta 0.4 da bere azken bertsioa. Azken bertsioa deskargatu:
- Zabaldu WordPress plugina: zabaldu-0.4.zip
WordPress itzura nola aldatu
Plugin hau erabiltzeko lehen aipaturiko funtzioetako bat zure WordPress itzura edo themearen txantiloi batzuetan sartu beharko duzu. Normalean index.php eta single.php txantiloiak aldatzearekin nahikoa izango. WordPress-en dokumentazioan txantiloei buruzko informazio gehiago duzu.
zabaldu() funtzioa hau, single.php txantiloian edonon sar dezakezu, baina index.php txantiloian sartu nahi baduzu, beharrezkoa da WordPress-en loop famatuaren barnean kokatzea.
WordPress-en itzura edo theme batzuek index.php txantiloiaz gain, search.php eta archive.php txantiloiak izaten dituzte. Hauetan index.php txantiloian bezala erabilii behar dituzu plugin honek eskeintzen dituen funtzioak.
Argiago izan dezazun, hona hemen zabaldu() funtzioa blog honen single.php txantiloian nola sartu dugun:
<?php
if(function_exists(’zabaldu’))
zabaldu(’| <span style=”background: none; margin: 0px; padding: 0px;”>’, ‘</span>’);
?>
