Zabaldu.com WordPress plugina 0.3

Oharra: Orrialde hau pluginaren 0.3 bertsioari buruz da, dagoeneko 0.4 bertsioa atera dut.

WordPress-en plugin honek zure blogeko edozein istorio zabaldu.com-era bidaltzea errezten du. Hortaz gain, suzre istorioetakoren bat dagoeneko zabaldu.com-en baldin badago zure istorioaren alde bozkatzea errazten du.

Pluginaren funtzioak
Oso plugin simplea da. Bi funtzio soilik eskeintzen ditu: zabaldu() eta zabaldu_ta_bozkatu(). Bi funtzioak edo bietako bat soilik erabil dezakezu, baina pertsonalki, zabaldu_ta_bozkatu() funtzioa soilik erabiltzea gomendatzen dizut.

Lehen funtzioak, zabaldu(), zure istoriok zabaldu.com-era bidealtzea errezten duen lotura edo esteka bat erakusten du. Funtzio honek 3 parametro onartzen ditu:

  • $ezker - Loturaren ezkerraldean sartu nahi duzun textua edo HTML kodea.
  • $textua - Loturaren textua. HTML kodea onartzen du.
  • $eskuin - Loturaren eskuinean sartu nahi duzu textua edo HTML kodea.

Parametro ezberdinen erabilera ikus dezazuen, funtzio hau txanitloi batean nola sartu zenazakeen erakusten duen adibide bat:

<?php zabaldu('| <span>','zabaldu','</span>'); ?>

Bigarren funtzioa, zabaldu_ta_bozkatu(), zertxobait konplexuagoa da eta zabaldu.com-en API-arekin hitzegiten du istorioa bertan dagoen jakiteko. Istorioa dagoeneko zabaldu.com-era biladi baldin bada harengatik bozkatzea errezten due lotura bat erakusten du, istorioa zabaldu.com ez baldin badago huura bertara bidaltzea errezten duen lotura erakusten du.

Funtzio honek 2 parametro onartzen ditu:

  • $ezker - Loturaren ezkerraldean sartu nahi duzun textua edo HTML kodea.
  • $eskuin - Loturaren eskuinean sartu nahi duzu textua edo HTML kodea.

2 parametro hauek lehen funtzioan zuten zeregin berdina dute.

Pluginaren erabilpena
Plugin hau erabiltzea oso erraza da. Hortarako 3 gauza egin behar dituzu:

  1. Plugina deskargatu, deskonprimitu eta “zabaldu.php” fitxategia zure WordPress instalazioaren wp-content/plugins direktorioara igo.
  2. Zure WordPress itzuraren ( themea ) txantiloietan aipaturiko bi funtzioetako bat erabili. Iztura edo theme gehienetan index.php eta single.php txantiloaik aldatzearekin nahikoa izango da.
  3. Zure WordPress admnistrazio gunera sartu eta “Pluginak” ataletik plugina aktibatu.

Plugina deskagartu
Plugin hau GPL lizentzia du eta 0.3 da bere azken bertsioa. Azken bertsioa deskargatu:

WordPress itzura nola aldatu
Plugin hau erabiltzeko lehen aipaturiko funtzioetako bat zure WordPress itzura edo themearen txantiloi batzuetan sartu beharko duzu. Normalean index.php eta single.php txantiloiak aldatzearekin nahikoa izango. WordPress-en dokumentazioan txantiloei buruzko informazio gehiago duzu.

Suposatu dezagun zabaldu_ta_bozkatu() funtzioa erabiliko duzula. single.php txantiloian edonon sar dezakezu, baina index.php txantiloian sartu nahi baduzu, beharrezkoa da WordPress-en loop famatuaren barnean kokatzea.

WordPress-en itzura edo theme batzuek index.php txantiloiaz gain, search.php eta archive.php txantiloiak izaten dituzte. Hauetan index.php txantiloian bezala erabilii behar dituzu plugin honek eskeintzen dituen funtzioak.

Argiago izan dezazun, hona hemen zabaldu_ta_bozkatu() funtzioa blog honen single.php txantiloian nola sartu dugun:

<?php
if(function_exists(’zabaldu_ta_bozkatu’))
zabaldu_ta_bozkatu(’| <span style=”background: none; margin: 0px; padding: 0px;”>’, ‘</span>’);
?>


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5