Mundua.com martxan da

Apirila 3, 2006 | Egilea: aitor

Beno, Mundua.com webgunearen diseinua gustatzen ez bazait ere eta gauza nahikotxo bukatu gabe baldin badaude ere, Mundua.com martxan jartzea erabaki dugula aipatu nahi nuen.

Nahiz eta, Apirilaren 1ean martxan izango zela aurreratu, egun bat atzeratu behar izan dugu Mundua.com-en anuntzioa. Azkenean, igande hontan, istorio honen bitartez, Mundua.com martxan zegoela iragarri dugu.

Sustatu.com eta zabaldu.com webguneetan argiratu dituzten artikuluei esker, bistari nahikotxo heldu dira Mundua.com-era eta dagoeneko 10 blog inguru sortu dituzte.

Pozik egoteko arrazoiak ditugula uste dut. Azkenengo lau hilabetetan blogak euskaraz sortzeko 3 plataforma ezberdin jaio dira eta honek, dudarik gabe, Interneten euskararen erabilera dexente bultzatzea suposatuko du. Blogari.net izan zen lehena eta dagoeneko blog mordoa ostatatzen ditu, hurrengoa Blogak.com izan zen eta azkenik Mundua.com.

Argi dago oraindik lan asko egin behar dugula gure hizkuntz zaharrak teknologia berrietan duen presentzia handitzeko, gainera dexente atzeratuk gabiltzala uste dut, baina azkenaldian nahiko ondo bideraturik gaudela ematen du.

Hilabete baten epean, beste proiektu txikitxo bat aurkezteko gai izango naizela uste dut. Udarako beste proiektu dexente handiago bat iragarriko dugu eta urte bukaerarako, guebs.com-en eskeintzen ditugun zerbitzuak guztiz euskaratuak izango ditugu.

Historia osoko dimisio eskutitz hoberena?

Martxoa 31, 2006 | Egilea: aitor

Oraintxe berta, Menéame-ri esker, aspaldian irakurri dudan texturik barregarrienteako batekin topo egin dut, World’s Best
Resignation Letter?
izena eman diote, eta bertan irakurri dezakegu sysadmin batek bere zuzendari edo buruari bdailtzen dion dimisio eskutitza.

Online textu editoreak: ajaxWrite, Writely, etab.

Martxoa 31, 2006 | Egilea: aitor

Azkenengo egunotan dexente hitz egin da ajaxWrite zerbitzuari buruz. ajaxWrite, online textu editore horietako bat da, orain arte erabili dugun Microsoft Word edo OpenOffice-a baina web zerbitzu gisa, hau da, zure nabigatzailea erabiliz funtzionatzen duena. Zerbitzu honen egileen hitzetan, hauxe da ajaxWrite:

Microsoft Word-ek duen itzura, sentsazio eta funtzionalitatea berdina baina web bidezko AJAX plataforma baten bidez.

Nahiz eta zerbitzu hauek nahiko inutilak direla pentsatu, orain dela egun batzu zerbitzua probatzea erabaki nuen. Egia esan ez zen oso esperientzia positiboa izan, nere nabigatzailea bapatean eta abisatu gabe itzi egin baitzen. Eskerrak froga bat besterik ez zela, bestela lan osoa galduko nukeen. Gaur berriro frogatu dut eta ez dit aparteko arazorik eman, nahiko ondo dabilela aipatu behar da, Word edo OpenOffice-ek dituzten funtzio garrantzitsu gehienak ditu.

Baina, zerbaitetarako balio ahal du ajaxWrite honek? Word, ordenagailuan instalatzen denez, askoz hobeto eta arinago dabil. Noski, Word-ek diru dexente balio duen bitartean, ajaxWrite dohako zerbitzua da. Baina, OpenOffice ere dohako softwarea da eta Word bezain ondo dabil. Beraz, ze abantaila du ajaxWritek? Nere ustez bat ere ez eta Ajax teknologia erabiltzen badakitela erakusteko aitzaki lelo bat beterik ez dela esango nuke.

Bestalde, duela aste pare bat Google-k erosi zuen Writely eta Zoho Writer zerbitzuak, nahiz eta ajaxWriten oso antzekoak izan, enfoke ezberdina dute: beraien helburua kolaborazioa da, hau da, toki ezberdinetan dauden pertsona talde bati, aldi berean, textu dokumentu bat editatzeko aukera eman.

Writely eta Zoho Writer-ek, bakoitzak bere moduan egin arren, orain existitzen zuen arazo bati konponbide bat ematen diote. Nolabaiteko zentzua duten zerbitzuak dira, zerbitzu erabilgarriak dira.

Euskaldunok gure slashdot efektua merezi dugu!

Martxoa 30, 2006 | Egilea: aitor

Sustatu.com euskaldunon Slashdot edo Barrapunto-a baldin bada eta zabadu.com gure Digg edo Menéame-a baldin bada, gure Slashdot efektua izateko osagai guztiak ditugula esan genezake. Ala agian ez?

Slashdot efektua, bisitari asko dituen webgune batek beste webgune txikiago bati lotura bat jartzen dionean gertatzen den fenomenoa da: webgune txikiaren bisitari kopurua hainbeste handitzen denez, oso aztiro funtzionatzen hasiko da eta batzuetan, webgune txikia guztiz jauzita egongo baliz moduan ikusiko dugu.

Aipaturiko webgune guztiak antzeko funtzionamendua daukate: beste webgune batzuetara erreferentzia eginez eztabaida bat sortzen duten. Izaera antzeko izan arren, ezberdintasun nabarmen bat daukate: ingelerazko eta gazterlerazko irakurle kopurua askoz handiagoa da, eta hain da handia, slashdot efektua probokatzeko gai direla.

Euskaldun internautak ba al gara efektu hau sortzeko gai? Gaur egun ez dut uste. Baina urte pare bat barru, euskarazko eduki eta irakurle kopurua handintzen baldin badoa, agian, Sustatu.com, zabaldu.com edo beste webguneren batek zure webgunea, unez batez, zorabiaturik uzteko gai izango dira.

Zabaldu pluginaren 0.3 bertsioa

Martxoa 28, 2006 | Egilea: aitor

Oharra: Plugina bapatean funtzionatzeari utzi diola pentsatu dut baina erratua egin naiz, plugina ondo dabil, gauza da zabaldu.com-en aldaketa bat egiten dutela eta…

zabaldu.com-en API-ari egin dizkoten azken aldaketei ezker, nere WordPress-en zabaldu plugina hobetu ahal izan dut. Plugina blog hontan funtzionamenduan ikus dezakezue. Orain, pluginak istorioa zabaldu.com-era dagoeneko bidali den detektatu egiten du eta horren arabera, “zabaldu” edo “bozkatu” textua erakusten du.

Pluginari buruzko informazio guztia eta deskargatzeko modua, Zabladu.com WordPress plugina orrialdean duzue.

Zabaldu.com-era istorioak bidaltzeko WordPress plugina

Martxoa 28, 2006 | Egilea: aitor

Oharra: Zabaldu pluginaren 0.3 bertsioa istorioan irakurri dezakezuen moduan, plugin hau eguneratua izan da eta beraz, hemen agertzen den informazioa ez da fidagarria.

Zabaldu.com-era istorioak bidaltzea errezten duen WordPress plugin bat sortu berri dut. Oso plugin sinplea da eta funtzionamenduan ikus dezakezue blog hontan: istorioen zerrendan eta istorio indibualen orrialdeetan, textuaren behekaldean ikus dezakezuen “zabaldu” dioen lotura da.

Plugin honek funtzio bakarra eskeintzen du:

<?php zabaldu(); ?>

Printizipioz, funtzio hau WordPress-en edozein themeren index.php eta single.php txantiloietan erabil behar da. index.php-en kasuan WordPress-en txantiloien loop famatuaren barnean jarri behar da.

Funtzio honek 3 parametro onartzen ditu:

  • $ezker - Loturaren ezkerraldean sartu nahi duzun textua edo HTML kodea.
  • $textua - Loturaren textua. HTML kodea onartzen du.
  • $eskuin - Loturaren eskuinean sartu nahi duzu textua edo HTML kodea.

Adibide gisa, eta parametro ezberdinen erabilera ikus dezazuen, blog hontan honela erabiltzen dut plugin honek eskeintzen duen funtzio bakarra:

<?php zabaldu('| <span>', 'zabaldu', '</span>'); ?>

Pluginaren kodea hemen deskargatu ( zabaldu.zip ) dezakezue edo bestela kodea hemendik kopiatu:

<?php
/*
Plugin Name: Zabaldu
Version: 0.1
Plugin URI: http://aitor.mundua.com/projektuak/wordpress-plugin-zabaldu/
Author: Aitor Ortuondo
Author URI: http://aitor.mundua.com
Description: Zabaldu.com-en istorio bat erreztasunez argitaratzeko aukera ematen du
*/
function zabaldu($before = “”, $textua = ‘zabaldu’, $after = “”) {
global $id;
echo $before.’<a title=”‘.$textua.’” href=”http://www.zabaldu.com/submit.php?url=’.get_permalink().’”>’.$textua.’</a>’.$after;
}
?>

Plugina erabiltzeko egin behar duzuen bakarra “zabaldu.php” izena duen fitxategia zuen WordPress-en instalazioaren “wp-content/plugins” direktoriora igotzea da eta ondoren, WordPress-an administrazio guneko “Pluginak” ataletik plugina aktibatu.

Euskaldunok ere gure Digg propioa daukagu: zabaldu.com

Martxoa 28, 2006 | Egilea: aitor

Digg eta Menéame webguneek izan dute arrakasta ikusirik eta batez ere, azkenengo honek bere kodea libreki erabiltzeko aukera (Affero GPL lizentziapean) ematen duela ikusirik, banekien lehenago edo beranduago euskaldunok gure Digg propioa izango genuela. Baina, egia esan, pentsaten nuena baino lehenago gertatu da eta zabaldu.com du izena.

Uste dut Marxoaren 26ean martxan jarri zutela, baina atzo norbaitek nere Euskera eta teknologia berriak: Jaurlaritzaren diru-laguntza istorioa zabaldu.com-era bidali zuenean konturatu nintzen. Ondoren, Mutilmedia-n aipatu dutela konturatu naiz.

Zabaldu.com-ek Menéame-ren kodea erabiltzen duela ikus dezakegu eta gainera nahiko argi utzi dute, ondo egina. Orrialde ororen behekaldean kodearen lizentziara eta kode originalera garamatzan esteka bi ikus ditzakegu, hortaz gain Ohiko galderak atalean berriro ere, birritan gainera, aipatzen dute. Dena den, Affero GPL lizentziren arabera bere kode propia, aldaketa guztiak barne, deskargatzeko aukera eman beharko lukete eta ez egin duten bezala, kode originala (Meneameren kodea) deskargatzeko aukera eman. Agian, ez dute aldaketarik egin eta horrexegatik…. edo agian ez daukat idearik ere ez eta erratuta nago (eta oso posible da, ez baitut lizentzia irakurri)

Egia esan, pentsatuta neukan antzeko proiektu bat aurrera eramatea, baina nahikotxo lanpetua nago beste gauza batzuetan eta orain arte ez dut denborarik izan. Argi dago zabaldu.com-ek lan dexete aurreztu didala.

Oraintxe zabaldu.com-era berriro sartu eta nere Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen kritika ez konstruktiboa portadan dagoela ikusi dut. Ze ilusioa! Jeje

Web 2.0 aplikazioen “Top 10″ zerrenda

Martxoa 22, 2006 | Egilea: aitor

Badakit nere pentsamenduek ez dutela inolako interesik sortzen, beraz blog honi morbo teknologiko apur bat emateko asmoz, Web 2.0 ( baina, zer da web 2.0? ) zerbitzuen Top 10 zerrenda bat egitea pentsatu dut.

Horrelako zerrenda ugari daude blogosferan zehar sakabanaturik, beraz bat gehiago egoteak ez dio inori kalterik egingo eta gainera zin egiten dizuet gainerantzekoak baino zertxobait originalagoa izatean saiatuko naizela.

Guzti hau esan ondoren, hemen duzue nere “Web 2.0 zerbitzuen Top 10 zerrenda”:

  1. Digg eta Menéame. Informazio interesgarria aurkitu eta sailkatzeko modu oso egoki bat finkatu dutelako, nahiz eta badirudi webgunearen lehen orrialdera heltzen diren edukiak geroz eta kaxkarragoak direla. Dena den, oraindik, lan asko falta da Interneten handitasunean eskutaturiko kalitatezko edukin horiek aurkitzen lagunduko dizkiguten zerbitzua erabilgarriak agertzeko.
  2. Gmail. Seguraski web bidezko posta zerbitzu hoberena delako, eta ez 2.5 GB ematen omen dituelako, erabilgarritasun izugarria eskeintzen baituelako.
  3. Netvibes. Interneterako “sarrera orri” zerbitzu bikaina eskeintzen duelako, batik bat RSS jarioak irakurtzeko interfaza.
  4. Blinksale. Lan errez baina desatsegin bati soluzio sinple bat emateagatik.
  5. DropSend. Beharrizan konkretu bati erantzun aparta emateagatik: fitxategia handiak posta btartez bidaltzea.
  6. Rallypoint. Etorkizuneko online lankidetza plataformen abiapuntu ederra ezartzeagatik.
  7. Rollyo. Betidanik egon den beharrizan bati erantzun ezberdin eta originala emateagatik.
  8. Wink. del.icio.us-ek modan jarritako “bookmarking sozial”-ean” oinarrituz eta zerbitzu horren popularitateaz baliatuz etorkizuneko bilatzaile pertsonalisatu eta inteligenteen abiapuntua ezartzeagatik.
  9. YouTube. Bideoak modu funtzionalean erakutsi eta konpartitzeko aukera emateagatik, nahiz eta Google Video-ren bisorea dexente hobea izan.
  10. Flickr. Orain arte existitzen zuten online albumekin alderatuz aurrera-pause nabarmena suposatu duelako.

Kontuan izan, zerrenda hau egiteko, Web 2.0 terminoaren honakoa esanahia erabili dudala:

Gizakien bizitza hobetzeko asmoz zerbitzu erabilgarri eta sinpleak eskeintzea.

Konturatuko zinen aipatu ditudan zerbitzu batzu (Digg, Menéame, RallyPoint eta Wink) etorkizuneko zerbitzuen abiapuntu moduan definitu ditudala, uste baitut beraietan oinarrituriko zerbitzu praktikoagoak sortu egingo direla.

Euskera eta teknologia berriak: Jaurlaritzaren diru-laguntza

Martxoa 21, 2006 | Egilea: aitor

Pasadan ostiralean, Martxoak 17ean, Eusko Jaurlaritzak 2005 urtean zehar informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien arloan euskara sustatzeko proiektuak garatu dituzten enpresei laguntzeko asmoz eskeintzen duen diru-laguntzaren ebazpena jaso nuen.

Ebazpen honen inguruan hainbat gauza esateko beharrean sentitzen naiz. Aipatu nahi dudan lehen puntua, proiektu honek, Mundua.com-ek, laguntzarik jaso ez duela da, baina bai ordea Blogari.net eta Goiena.net webguneek.

Alde batetik, euskal blogosferak laguntza jaso izanak benetan pozten nau. Bestalde, jasotako diru kopurua hain txikia izanik eta proiektu hauek izan duten puntuazio bajua ikusirik, argi dago Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak ez diela blogei behar besteko garrantziarik ematen. Blogak euskeraren normalizaziorako beharrezko tresnak dira, edukiak sortarazteko eskeintzen duten erreztasunak ez baitu parekorik eta azken finean, horixe da euskal internetak behar duena: edukiak.

Puntu honen inguruan, nahiz eta laguntzarik jaso ez dugun, Mundua.com proiekturarekin jarraitzeko asmoa dut. Zoritxarrez, webgune honentzako nituen ideia gehienak atzeratu beharko ditut eta beste batzu guztiz baztertu egin ditut.

Aipagarria iruditzen zaidan beste puntu bat, Elhuyar Fundazioak diru-laguntzen %60 inguru jaso izana da. Nola intepretatu behar dugu datu hau? Hiru aurkera ikusten ditut:

  1. Proiektu benetan baliotsuak garatzen ari direla.
  2. Elhuyar-ek oso idazle edo kontu-kontari honak dituela eta beraz epaimahaia konbentzitu egiteko ahalmen handia dutela.
  3. Gainerantzeko parte-hartzaileak desastre hutsak direla eta garela.

Interesgarria da ere epaimahaiak “web atari” motako webguneei eman dien puntuazio altua, badirudi Kultura Sailak 90. hamarkadaren bukaeran hain modan izan genituen monstruo horiek oso gustoko dituela. Euskera bigarren hizkuntza moduan eta erdi eskuatua egon arren, eta inolako eduki erabilgarririk sortu ez arren, badirudi “web atari” bat baldin bada diru-laguntza merezi duela.

Laguntza jaso duten proiektuen artean, portzentai handi batek bigarren edo hirugarren aldiz errepikatzen du. Bestalde, proiektu pare bat arrazoi honexegatik baztertu dituzte.

Aurkezturiko proiektu originalena, Alianzo enpresaren Bilbao.Bi proiektua, webgunean kontagailurik ez duelako baztertu egin dute. Nahiko xelebrea. Ez, ez du ezertarako balio ez duen kontagailu horietako bat, baina badu askoz praktikoagoak diren estadistika orrialde batera lotura bat.

Adoz nago proiektu hau baztertu izanaz, baina ez dut uste kontagailuarena funtsezko arrazoi bat denik, webgune osoa gazteleraz egotea dexente larriagoa dela esango nuke.

Eta ez, ez nago baterez adoz epaimahai honek dituen iritziekin. Epaimahai profesionalago bat hautatu behar dela uste dut, sektorea hobeto ezagutzen duen epaimahai bat. Internetek eta teknologia berriek orain arte izan duten eboluzioa ezagutzen duten pertsonak, datu horiek ezagutuz epe labur eta ertainean euskera sustatzeko aukera gehien dituzten proiektu moetak identifikatzeko gai diren pertsonak.

Gautzaxo bat geitu nahi nuke: deialdi hau 2005ean eginiko proiektuak laguntzeko baldin bada, zergaitik konbokatu zen 2005aren urte bukaeran? Askoz hobe izango zen urte hasieran konbokatzea, ezta?

Gmail inbitazio batzu ditut

Martxoa 20, 2006 | Egilea: aitor

Ba hoixe, Gmail inbitazio batzuk ditudala eta beraiekin zer egin ez dakidanez, hementxe eskeintzea pentsatu dut. Beraz, Gmail inbitazio bat nahi baduzu istorio hontan irkuzin bat gehitu eta kitto.


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5