Gaur BlogDay da

Abuztua 31, 2006 | Egilea: aitor

Antton-ek gogorarazi dit gaur BlogDay eguna dela eta beraz, iniziatiba hau jarraituz 5 blog aipatu egingo ditut.

BlogDay-ri buruz informazioa nahi baduzue eta haien webgunea oso ondo ez dabilela kontuan izanik, Antton-en en BlogDay eta Blog Berriak (Euskaraz, nola ez) istorioak irakurtzea gomendatzen dizuet.

Beno ba, hona hemen nere zerrendatxoa:

  • HerriTek (eu)
    Teknologia berriei buruz istorio eta berri sakonak.
  • itxoin pixka bat (eu)
    Oso ideia eta pentsamendu argiak dituen iñatzuar baten bloga.
  • Dead 2.0 (en)
    Web 2.0-ren inguruan egi handi eta barregarrienak esaten dituen tipoa.
  • El Blog Salmón (es)
    Edonork ulertzeko moduko istorioak argitaratzen dituen ekonomiari buruzko bloga.
  • Euskadi I+D (es)
    Euskadi, innobazioa eta teknologia berriei buruzko berriak eta gogogetak biltzen ditu.

Technorati Tags: , .

Kiko saltzeko eBay enkantea bukatu da

Abuztua 30, 2006 | Egilea: aitor

Larunbatean, duela egun gutxi iragarri genuen Kiko saltzeko antolaturiko eBay enkantea bukatu egin zen.

Kikoren salmenta hasi zenean, haren salneurria $50.000-eko zen baina azkenean $258.100 dolarretara iritsi egin da. Diru mordoa, 217.000 € baino gehiago edo 36.000.000 pzta inguru. Gehiegitxo esango nuke, baina hori erosleak erabaki behar du.

Zerbitzuak erabiltzaile oso gutxi zituen eta gainera Google Calendar-en konpetenzia du, zeinek produktu hobea merkaturatu duen. Gainera, Kikoren erabiltzaile kopuru baxua kontuan izanik seguraski Kiko-k zerbitzari bakarra erabiltzen du, beraz erosleak Kikoren erabiltzaile kopurua nabarmenki handitzea lortzen badu, zerbitzuaren hosting infraestruktura osoa guztiz diseinatu eta moldatu beharko du.

Beraz, erosleak batik bat Kiko funtzionarazten duen softwarea erosi du. Hainbeste balio du software honek?

Web 2.0 zerbitzu bat erosi nahi duzu?

Abuztua 21, 2006 | Egilea: aitor

Ba esku artean $50.099,99 edo gehiago baldin badituzu duela egun pare bat egun eBay-en enkante gisa salmentan jarri duten Kiko egutegia erosteko aukera duzu. Ez ezazu aukera hau galdu!

Enkantea irabazi eskero funtzionamenduan dagoen Ruby on Rails-ekin eginiko Web 2.0 zerbitzu baten jabe izango zara, zeinek AJAX teknologiari esker interfaz arin eta erabilgarria duen. Aplikazioak PostgreSQL datubase irekia erabiltzen du.

Enkantea irabazi eskero, Kiko egutegiaren kodea osoa, “kiko.com” domeinu izena, egun erabiltzen duten web ostatatze zerbitzua eta softwarraren jabetza intelektuala eskuratuko duzu. Hau da, Kiko zerbitzua osoa eskuratuko duzu.

Eta zergaitik jarri dute Kiko salmentan? Kiko taldekoa zen Richard White-en hitzetan salmentak ez du diru eskasiarekin inolako erlaziorik eta Google Calendar-ek ez die inolako minik egin, agian sinistu beharko genioke… baina ez dut uste inork sinistuko dionik.

Non irakurria: Techcrunch

mundua.com-ek logo berria du…

Abuztua 2, 2006 | Egilea: aitor

Bi egun daramatzagu mundua.com-en aldaketak egiten. Bi aldaketa aipagarri egiten ari gara: alde batetik webgunea eta haren diseinua aldatzen ari gara, bestalde mundua.com-en erabiltzen dugun WordPress sistema eguneratzen. Egia esan, nahikoa ahaztuta neukan mundua.com eta azkenean denboratxo bat aurkitu eta beharrezkoak ziren aldaketak egiten erabaki dut.

Mundua.com berriaren zatitxo bat aurreratzearen, hone hemen webgunearen logo edo ikur berria:

mundua.com-en logoa

Badakit ez dela beste munduko ezer, baina nere kreatibitate grafikoa hutsaren hurrengoa da, beraz emaitzarekin nahiko pozik nago. Logoarekin batera webgunearen diseinu orkorra aldatu dugu eta suposatuko duzuen moduan berdea eta laranja dira gehien erabili ditugun koloreak.

Mundua.com-en kolore eta itzura berria izanik, agian aste batzu barru zabaldu.com-eko Arkaitzek antolatu zuen “logo lehiaketa” antzeko zerbait egingo dugu. Lehiaketa haren arrakastaren erdia lortu eskero pozik izango naiz. Dena den, ikusteko dago egingo dugun edo ez…

Webgune berria gaur edo bihar bertan martxan jartzea espero dugu. Bestalde, hurrengo asteetan blogentzako theme gehiago euskeratu eta sistemara gehitzeko asmoa daukat. Era ez naizen askorik atzeratzen…. Orduantxe, mundua.com-entzat euskeratu ditugun WordPress theme guztiak “askatuko” ditugu, edonork bere WordPress instalazio propioa erabil dezan.

Blogak, webgune sozialak eta Calacanis-en “etika”

Abuztua 1, 2006 | Egilea: aitor

Jason Calacanis blogen inguruan sorturiko pertsonainirik aipagarrienetako bat da, bera izan baitzen 2005eko urrian 25 milioi dolarren truke AOL-ek erosi zuen Weblogs, Inc. blog-sare kometzialaren sortzailea da.

Netscape-en ikurra

Ordundik, Calacanis, AOL-en lanean aritu da Netscape web atariaren birjaiotzaren arduradun gisa. Netscapen webgunea berpizteko asmoz, Digg edo Meneame antzeko zerbitzu batean bilakatu dute, hau da, iturri ezberdineko berriak eta istorioak batzen dituen webgune sozial bat sortu dute. Webgune berria ekainaren 15ean martxan jarri zuten.

Netscape-ek Digg-ek baino askoz bisitari gehiago izan arren, badirudi zerbitzuak orain arte ez duela arrakasta handirik izan. Egoera honi amaiera emateko asmoz, duela egun gutxi, Calacanis-ek web sozial garrantzitsuenetako ( Digg, Delicious, Flickr, MySpace, Reddit, etab. ) “top” erabiltzaileei Netscape-era salto egiteagatik hilean 1000 dolar emango diela proposatu zuen.

Zergaitik egin du Calacanis-ek proposamen hau? Hain emaitza txarrak lortzen ari dira Netscape berriarekin? Hain desesperatuak daude? Seguraski, AOL-en dirua eta Netscape-n erabiltzaile mordoa kontuan izanik, beraien intentzioa berehalako Web 2.0 zerbitzu arrakastatsu bat sortzea zela, baina Netscape ez da Digg bezain “cool” edo erakargarria: korporazio handi bat du atzean, haren sorrera ez Digg-en sorrera moduko abentura bat izan, etab. Erabiltzaileek ez dute Netscape-ekin konektatu.

Bestalde, nola eragin dezake proposamen honek web sozialen izaeran? Printzipioz, web sozial hauen abantaila edukiak erabiltzaileengandik eta modu demokratikoagoan aukeratzen direla da, beraz web sozial hauen erabiltzaile aktiboenei bere lanagatik dirua eskeintzen bazaie… Agian istorio mordoa bidaltzen dituzten erabiltzaileen kopurua handitu egingo da eta ondorioz, argitaratutako istorioen kopurua ere handitu eta hauen kalitate jeitsi egingo da… Gertakariei itzaron beharko.

Iturriak: Techcrunch

Mikronegozioak

Uztaila 27, 2006 | Egilea: aitor

Beti izan ditut gustoko “mikronegozioak” izenez ezagutu izan ditudan webguneak, adibide gisa ezagun batek orain dela gutxi martxan jarri duen Zona Crédito. Sar zaitez eta ikus ezazu.

Kreditu txartelei buruzko informazioa ematen duen webgune txiki bat, zeinek “afiliazio programen” laguntzaz dirua irabazten duen. Webgunea mantentzeak oso lan gutxi ematen du, egin behar den gauza bakarra bisitariak erakartzeko gehitu dion blogean noizbehinka zerbait idaztea baita.

Helburua kreditu txartel bat eskueratzeko nahiean dabilen jendea erakartzea da. Hortarako blogean gaiaren inguruko berriak, promozioak eta gomendioak idazten ditu, horrela bilatzaileetatik bisitariak helduko dira. Astero bost bat istorio berri argitaratu eskero bisitari dexente jaso ditzake. Gainera Google AdWords-en iragarki batzuk erosi daitezke eta errentagarriak diren ikusi eskero, gaiarekin interesaturik dauden jendea erakrtzeko beste modu erraz bat duzu.

Webgunea mantentzearen kostua oso baxua denez ( web ostatatze zerbitzua ordaintzea besterik ez ) “afiliazioa programaren” bitartez lorturiko diru sarrera guztiak irabaziak dira. Argi dago holako webgune batekin ez zarela diruduna egingo, baina halako hiruzpalau mikronegozio izan eskero dirutxu bat irabaz daiteke.

Bizkaiko diputazioaren diru-laguntzak

Ekaina 8, 2006 | Egilea: aitor

Atzo bertan, ekainaren 7ean, Bizkaiko Diputazioak euskara teknologia berrietan bultzateko urtero banatzen dituen diru-laguntzen emaitzak argitaratu ziren Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ( lotura zuzena PDF aldizkarira ), baina ez dudanez egun batere kritikoa ez dut ezer gehiago esango.

Interesik baduzu PDF formatuan dagoen aldizkaria jeitsi.

Komertzio elektronikoa eta kreditu txartelak

Maiatza 29, 2006 | Egilea: aitor

Duela gutxi gure zerbitzuak kontratu nahi zituen gizon batek komentatu zigun ez zuela kreditu txartelaz ordaindu nahi eta ea beste moduren batean ordaindu zezakeen. Nik transferentzia bitartez ordaindu zezakeela erantzun nion, baina hileko zerbitzua kontratu nahiean zebilenez egokiago litzatekela kreditu txartelaz ordaintzea. Berak ezetz esan zidan, ez zuela Internet-en kreditu txartelaz ordaindu nahi eta beraz hori ez zela aukera bat….

Internet-en kreditu txartelaz ordaintzeari beldur izatea ulergarria da, azken finean ez dakigu zehat mehatz gure datuekin zer gertatzen den. ¿Nora doaz datu horiek? ¿nork ikusiko ditu? ¿non gordetzen dira? ¿zer gertatzen da beraiekin? Galdera eta hutsune larregi, baina benetan uste duzue Interneten kreditu txartelaz ordaintzea edozein denda, jatetxe edo gasolineretan ordaintzea baino “arriskutsuagoa” denik? Ezetz esango nuke.

Interneteko komertzio gehienek zure txartelaren datuak pribatuak jarraitzen izateko neurriak hartzen ditugu, baina denda, jatetxe eta bestelako mila negozio ezberdinetan ez dira neurri hauek hartzen. Edozein jatetxe edo gasolindegiko langile batek zure txartelaren datuak apuntatu edo gogoratu ditzake eta ondoren interneteko edozein webgunetan zure txartelaren datuak erabiliz edozein zerbitzu erosi.

Adibide oraindik argiago bat emateagatik: gure inguruetan oso arrunta den supermerkatu kate batean (eta ez, ez da Eroski) kreditu txartelarekin ordaintzen duzun bakoitzean, zure txartelaren datu guztiak agertzen diren papeltxo bat ematen dizute. Ingurutik bueltatxo bat ematea (eta zakarrontzian begiratzea) nahikoa da bezeroen kreditu txartel dexenterekin topo egiteko.

Beraz, zergaitik diogu hainbeste beldur gure txartela interneten erabiltzeari?

Bukatzeko, zure txartelean eginiko edozein kargu inolako azalpenik eman gabe anulatu dezakezula gogoratu nahi dut, kargua egin duen komertzioa da karguaren zuzentasuna erakutsi behar duena. Beraz, zure txartelaren datuak lapurtu eskero dirurik ez duzu galduko, bai txartela ezeztatu beharko duzu eta horrek lana ematen du, baina dirurik ez duzu galduko.

Noiz erabili zen Web 2.0 terminoa lehen aldiz?

Maiatza 28, 2006 | Egilea: aitor

Noizkoa da Web 2.0 terminoa? Ez dut uste zihurtasun osoz jakitea posible denik, baina modan daraman denbora ( O’Reilly-k modan jarri zuenetik ) baino dexente zaharragoa dela argi dago. Duela 4-5 urte terminoa agertzen zen artikuluekin topo egitea posible izaten zen, baina azkenengo 2-3 urteetako Web 2.0 BOOM honek aurrekoa guztia gure burmuinetik ezabatu duela ematen du.

Lehen, Web 2.0 terminoa ez zen gaur egungo esanahiarekin erabiltzen edo gutxienez ez zuen hain esanahi zabala, Wikipediaren Web 2.0-ren definizioan azaltzen den moduan web semantikoarekin erlazionaturik erabiltzen baitzen.

All Business aldizkariaren 1999.eko Uztaileko edizioan, Web eta Interneten etorkizunari buruz hitzegiten zuen FRAGMENTED FUTURE artikuluan aurkitu dezakezu Web 2.0 terminoaren erabilpenaren lehen adibideetako bat. Lehena agian? Nork daki.

Kasualitatez ere behin baino gehiagotan erabili izan da “Web 2.0″ terminoa. Adibidez, 1999.ean bazen “Conversa Web 2.0” izena zuen web nabigatzaile bat.

Windows Vista-ren beharrizan tekniko ofizialak

Maiatza 23, 2006 | Egilea: aitor

Azkenengo asteotan asko idatzi da Microsoft-en sistema eragile berriaren, Windows Vista-ren, beharrizan teknikoei buruz: beharrizan oso handiak izango dituela, ondo ibiltzeko Microsfot-ek dioena baino dexente gehiago beharko dela, Bill Gates-ek honen inguruan esandakoa, etab.

Azkenean, duela 4-5 egun, Microsoft-ek Windows Vista-ren beharrizan teknikoen datu ofizialak argitaratu zituen, sistema eragile berriaren Get Ready orrialdean (hemen eta hemen datu gehio).

Beharrizan minimoak honek dira:

  • Prosezagailu modernoa, gutxinez 800MHz frekuentzia.
  • 512 MB memoria.
  • DirectX 9 funtzionarazteko gai den prosezagailu grafikoa.
  • Disko gogorrak 15 GB-ko espazio librea izan behar du.

Beno, dexente handiak baina ez hainbesterako. Baina tranpatxo bat dago: ezaugarri horiek soilik dituen ordenagailu batek ezin izango dugu Windows Aero interfaz berria erabili, hortarako gutxienez ezaugarri honek dituen sistema behar da:

  • 1 GHz frekuntziako prosezagailua.
  • 1 GB memoria
  • Gutxienez 128 MB-eko memoria duen Windows Aero funtzionarazteko gai den prosezagailu grafikoa.
  • Disko gogorrak 15 GB-ko espazio librea izan behar du.

Aztertu ditzagun datuak…. 1 GHz prosezailuaren ez da hainbesterako, baina seguraski Windows berri hau ondo ibiltzeko dexente gehiago beharko da, seguru 3 GHz-ekin hobeto dabilela. Bestalde, nahiz eta gaur egun nahiko arrunta da 1 GB-eko memoria duten ordenagailuak saltzea, askotxo dela esango nuke eta seguru 1.5 GB edo 2 GB izatea ondo etorriko dela. Tarjeta grafikoarena ere… zer esan nahi dute “Windows Aero capable” izan behar duelarekin?

Eta zer esan nahi du guzti honek? Betikoa: Windows berri hau erabili nahi baduzu ordengailua berria erosi beharko duzula edo dagoeneko ordenagailu modernoa eduki. Baina beno, hau ez da gauza berria. Vista-k eskeintzen dituen gauzatxo berriak nahi ez badituzu, hoberena Windows XP-arekin jarraitzea izango da ( edo Linux erabiltzen hasi… ), ¡baina kontuz! Windows XP Home Edition-en soportea VIsta merkaturatu eta 2 urtetara bukatu egingo da…

Vistaren ezaugarriak ikusi ondoren, badirudi eskeintzen duen nobedade bakarra interfaz polit eta zertxobait erabilgarriago bat dela. Baina hau ordenagailuak eguneratzeko arrazoia al da? Orduan, nola konbentzituko gaitu Microsoft-ek Vista-ra eguneratzea beharrezkoa dela?

Gates-ek esango diguna imajinatu daiteke: segurtasuna, produktibatea, segurtasuna, produktibitatea, segurtasuna, segurtasuna… Hau da, Microsoft-en ustez produktibitatea handitzeko Vista-ren interfaz berritua ikasi behar da eta segurtasuna nahi badugu Vista erabili behar dugu, orduan Windows XP eta 2003-k ez dute adina segurtasunik eskeintzen? Ez dut ezer ulertzen.

Kuriosistate moduan, Microsoft-en sistema eragilearen bertsio ezberdinek izan duten beharrizan teknikoen eboluzioa erakusten duen grafikoa egin dute Mundogeek blogekoek.


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5