April 12, 2006 | Egilea: aitor
zabaldu.com-eko arduraduna den Arkaitz-ek eskaturik, nere zabaldu.com WordPress plugina eguneratu dut. Dagoeneko pluginaren 0.4 bertsioa da eta nere plugin hau norbaitek erabiltzen baldin badu, azken bertsio hontara eguneratzea gomendatzen diot.
Zergait eguneratu dudan? Aurreko bertsioak Menéame-ren kodeak zekarren API-a erabiltzen zuen pluginaren funtzioa deitzen zen guztietan. Honen ondorioz, pluginaren funtzioa deitzen zen guztietan zabaldu.com-era konexio bat egiten zen. Arkaitzen ustez, honek zabaldu.com-en zerbitzariaren errekurtsoak kontsumitzeko soilik balio zuen eta beraz, API berri bat sortu du eta Menéame-ren kodeak zekarren API-a erabili beharrean, berea erabiltzea eskatu dit.
Pluginaren bertsioa berria, aurrekoa baino sinpleagoa da eta berez funtzio bakarra eskeintzen du: zabaldu(). Dena den, zure theme-an aurreko bertsioko zabaldu_ta_bozkatu() funtzioa erabiltzen bazaude, ez arduratu ez duzu theme zertan aldatu beharrik. Bertsio berrian zabaldu_ta_bozkatu() funtzioak zabaldu() deitzen du, beraz aurreko bertsioko funtzio biek funtzionatzen jarraitzen dute. Dena den, denborarik baduzu, zure themean zabaldu_ta_bozkatu() funtzioa zabaldu() funtzioagatik aldatzea gomendatzen dizut.
Irakurri ezazu pluginaren 0.4 bertsioaren dokumentazioa.
Atalak: WordPress, Zabaldu.com |
March 28, 2006 | Egilea: aitor
Oharra: Plugina bapatean funtzionatzeari utzi diola pentsatu dut baina erratua egin naiz, plugina ondo dabil, gauza da zabaldu.com-en aldaketa bat egiten dutela eta…
zabaldu.com-era dagoeneko bidali den detektatu egiten du eta horren arabera, “zabaldu” edo “bozkatu” textua erakusten du.
Pluginari buruzko informazio guztia eta deskargatzeko modua, Zabladu.com WordPress plugina orrialdean duzue.
Atalak: WordPress |
March 28, 2006 | Egilea: aitor
Oharra: Zabaldu pluginaren 0.3 bertsioa istorioan irakurri dezakezuen moduan, plugin hau eguneratua izan da eta beraz, hemen agertzen den informazioa ez da fidagarria.
loop famatuaren barnean jarri behar da.
Funtzio honek 3 parametro onartzen ditu:
- $ezker – Loturaren ezkerraldean sartu nahi duzun textua edo HTML kodea.
- $textua – Loturaren textua. HTML kodea onartzen du.
- $eskuin – Loturaren eskuinean sartu nahi duzu textua edo HTML kodea.
Adibide gisa, eta parametro ezberdinen erabilera ikus dezazuen, blog hontan honela erabiltzen dut plugin honek eskeintzen duen funtzio bakarra:
<?php zabaldu('| <span>', 'zabaldu', '</span>'); ?>
Pluginaren kodea hemen deskargatu ( zabaldu.zip ) dezakezue edo bestela kodea hemendik kopiatu:
<?php
/*
Plugin Name: Zabaldu
Version: 0.1
Plugin URI: http://aitor.mundua.com/projektuak/wordp...
Author: Aitor Ortuondo
Author URI: http://aitor.mundua.com
Description: Zabaldu.com-en istorio bat erreztasunez argitaratzeko aukera ematen du
*/
function zabaldu($before = "", $textua = 'zabaldu', $after = "") {
global $id;
echo $before.'<a title="'.$textua.'" href="http://www.zabaldu.com/submit.php?url='.get_permalink().'">'.$textua.'</a>'.$after;
}
?>
Plugina erabiltzeko egin behar duzuen bakarra “zabaldu.php” izena duen fitxategia zuen WordPress-en instalazioaren “wp-content/plugins” direktoriora igotzea da eta ondoren, WordPress-an administrazio guneko “Pluginak” ataletik plugina aktibatu.
Atalak: WordPress, Zabaldu.com |