Tontakeriak atalaren artxiboa

Zulitos

Iraila 13, 2006 | Egilea: aitor

Berez, ez dago inolako burbuila inmobiliariorik eta etxebizitzen salneurriak guztiz zuzenak dira. Bartzelonan 88.000 edo 110.000 euroren truke salmentan dauden etxe zoragarriak aurkitu daitezke. Bestalde, Madrilen 40.000 € edo zertxobait gehiago balio duten etxe maitakorrak daude.

BackupMyBlog, blogen segurtasun kopiak egiteko zerbitzua

Maiatza 12, 2006 | Egilea: aitor

Noizbait pentsatu ahal duzu zure blogaren datuak gordetzen dituen datubasea pikutara joan daitekela eta datu guztiak galdu? Ba bai, eta nahiz eta zure bloga ostatzen duen hosting zerbitzuak zure datubaseen segurtasun kopiak egin, desastreak gertatu daitezke eta gertatu egiten dira. Horrexegatik, behar beharrezkoa zure kontura zure blogaren segurtasun kopiak egitea eta ahal bada, egunero egitea, horrela datuak (eta lana) galtzeko aukera murriztuko dituzu.

Segurtasun kopiak egiteko modu asko daude, baina orokorrean datubasearen estruktura eta edukiak SQL formatuan gordetzea izaten da egokiena. Ba horixe bera da BackupMyBlog zerbitzuak egiten duena.

Zerbitzua erabiltzeko beharrezkoa da zure blog propioa ostatzea, zure datubase propioa izatea, zure datubasearen konexio datuak ezagutzea eta zure blogaren zerbitzarira FTP edo SSH sarrera izatea. Beraz, zerbitzu honek ez du balio Mundua.com, Blogari.net edo Blogak.com moduko zerbitzuetan ostaturiko blogen segurtasun kopiak egiteko.

Zerbitzua erabiltzea nahiko sinplea da eta konfiguratzeko bi aukera eskientzen ditu: automatikoa eta manuala.Zerbituza erabili eskero, modu manuala erabiltzea gomenatzen dizuet, horrela zerbitzuak zer egiten duen atzemango duzue. Zerbitzua konfiguratu ondoren, BackupMyBlog zerbitzuak egunero zure datuabasearen kopia bat egin eta gordetzen du.

Zerbitzua oraindik “beta” fasean dago eta oraingoz dohakoa da, baina badirudi “beta” fase bukatu bezain laster zerbitzuagatik ordaindu beharko dela. Dena den, espekulazioa besterik ez da.

Egia esan nahiko zerbitzu “tontoa” da eta bere helburua segurtasun kopiak egitea bada ere, datubasea ezabatzeko aukera ere badago. Azken finean, zure blogean BackupMyBlog-ek emaniko script bat jarri behar duzu, horrela script-ak zure datubasera sartzeko baimena izango du. Script honek errore bat badu, agian zure datu guztiak ezabatu ditzake. Dena den, argi dago, zerbitzu honen egileek kontu handiz egingo zutela script hau, beraz arriskua mínimoa dela esango nuke. Gainera, script hau PHP lengoian idatzia dago eta kodea ikus daiteke.

Bestalde, script-ari datubasea irakurtzeko baimena (SELECT baimena) soilik duen MySQL erabiltzaile baten datuak ematen badizkiozu, ez dago inolako arriskurik. Dena den, azken hau egiteko gai bazara, seguru “mysqldump” komandoa erabiltzeko gai zarela edo zure blogean backup-ak egiteko plugin bat instalatzeko gai ere bazarela.

Autobonbo

Apirila 12, 2006 | Egilea: aitor

Orain dela minutu batzu autobonbo istorio bat idatzi dut gure guebs.com-eko blogean eta bukatzeko hauxe idatzi dut:

Para terminar, indicar que la seguridad, flexibilidad y rendimiento que ofrece esta solución de PHP que hemos implementado es muy superior a la de la mayoría de proveedores de alojamiento web: ¿cuantos proveedores ofrecen PHP5? ¿cuantos proveedores te permiten usar PHP4 y PHP5 al mismo tiempo? ¿en cuantos te permiten personalizar la configuración de PHP usando tu propio archivo php.ini?

Normalean objetiboa izaten saiatzen naiz, baina hilabetete hontan ez dugu askorik saldu eta… jeje. Asuntoa zera da, ameriketan badaudela antzeko soluzioa eskeintzen dituzten enpresak, baina gaztelerazko merkatura zuzenduriko enpresen artean ez dago antzeko zerbait eskeintzen duenik.

Beno, autobonbo-arekin jarraituz, egun batzu barru Ruby on Rails eskeintzen hasiko garela anuntziatuko dugu. Oraindik ez dago guztiz prest baino dexente ondo dabil.

Historia osoko dimisio eskutitz hoberena?

Martxoa 31, 2006 | Egilea: aitor

Oraintxe berta, Menéame-ri esker, aspaldian irakurri dudan texturik barregarrienteako batekin topo egin dut, World’s Best
Resignation Letter?
izena eman diote, eta bertan irakurri dezakegu sysadmin batek bere zuzendari edo buruari bdailtzen dion dimisio eskutitza.


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5