Azkenaldian, web programaketaren mundua nahiko aztoratua dabil eta honen erruduna Ruby on Rails izenez ezagutzen den framework-a da. Ruby on Rails, sarritan RoR edo Rails izenez ezaguna, Ruby lengoaian eginiko MVC ( Model-View-Controller ) arkitektura jarraitzen duen web aplikazioak sortzeko framwork-a da.
Rails-en sortzailea, 37signals enpresako David Heinemeier izan zen, enpresa honek eskeintzen duen Basecamp zerbitzua sortzeko egina. Rails eta Basecamp batera sortu ziren, lehena bigarrena garatzen zen bitartean sortzen eta eboluzionatzen joan zen. Pasadan urtean, 2005ean, 37signals-ek Ruby on Rails liberatu egin zuen eta ordundik Open Source komunitatea da framework honen garapenaren arduraduna.
Aspaldi probatu nuen RoR nere lehenego “kaixo mundua” aplikazio eginez, ondoren “How to build a blog engine in 15 minutes with Ruby on Rails” bideo tutoriala jarraitu eta benetako aplikazio bat sortu nuen. RoR-en potentziala oso handia dela argi geratu zitzaidan eta guztiz ulergarria ikusten dut azkenengo hilabeteetan Ruby on Rails-i buruz idatzi eta hitzegin den guztia.
PHP programatzaile ugari Ruby On Rails-en abantailak ikusirik, PHP alde batera hutsi eta RoR erabiltzen hasi ziren, gainera munduko foro guztietan bere erabakiaren arrazoiak eta zergaitiak idatzi zituzten. Honen ondorioz, PHP-ren jarraitzaile amorratu batzu Rails oinarrituriko PHP framework sortzen hasi ziren: Biscuit, CakePHP, PHP on Trax, Symfony (Symfony moda hau baina lehenagokoa dela uste dut, beraz printzipoz ez dago Ruby On Rails-en oinarratua), TaniPHP, etab.
Dexente kuriosoa egiten zait orain dela urtebete inguru liberatu zen framework batek hainbesteko garrantzia hartu izana. Ruby on Rails-en hazkunde ikusgarria honen arrazoi nagusia Web 2.0 moda hau dela esango nuke. Azken finean, Basecamp lehenengo Web 2.0 zerbitzuetako bat izan zen, 37signals oso enpresa Web 2.0-a da, RoR-en webgunearen diseinua ere oso Web 2.0 da, RoR, Ajax eta beste oso Web 2.0 diren teknologien (RSS, etab.) arteko harremana oso estua da, etab.
PHP eta Ruby on Rails-en arteko guda batean sartu gara eta badirudi PHP-ren jarraitzaileak, nahiz eta askoz gehiago izan, RoR-en garaipenaren eta PHP-ren heriotzaren beldur direla. Azken finean, programatzaile gehienok ikusi dugu Ruby on Rails erabiliz ( programatzaile onak EZ garenok batipat ) denbora aurreztu daitekela eta gainera Web 2.0 kontzeptuan automatikoki sartzen garela. Lehenengo abantaila ez dakit garrantzitsua den, baina Web 2.0 izatearena bai, oso garrantzitsua da. Azken finean, Web 2.0 hain da modernoa, hain da cool.
Zend, PHP lengoairekin erlazionaturiko enpresa garrantzitsuena, Ruby on Rails beldur da ere eta horrexegatik hasi zen bere Zend framework-a sortzen. Egin esan ez dut Zend Framework hau probatu ezta dokumentazioa irakurri ere (hau da, ez dakit zer demontre egiten duen) baina gaur egun webguneak, dokumentazioak, etab. duen itzurarekin, ez dut probatu ere egin behar Ruby on Rails-en aurkako guda galduko duela jakiteko. Guda hau irabazi nahi badute hobe izango dute gomendio hauei jarraitzea:
- Zend framework-aren webguneari Web 2.0 itzura gehio eman: txuri gehio, Ajax erabiltzea ahaztu dute, berriak etiketatzea ahaztu dute, logoari “beta” bat falta zaio, etab.
- Dokumentazioa desastre bat, bihurtu ezazue Wiki batea eta agian konpondu egingo dute.
- “Blog bat 5 minututan nola sortzea” azaltzen duen tutorial bat sortu.
- Ajax, Ajax eta Ajax. Aplikazioetan Ajax erabiltzea erreztu, posible bada aplikazioak ez du sekula helbidez aldatu behar, zerbaitetarako daude iframe-ak eta Ajax. Bilatzaileen spider edo motorrek ezer ez aurkitzea ez du inolako inportantziarik.
- Framework-ean Wikiak, RSS, Google AdWords, Google Maps, Technorati eta del.icio.us etiketak, etab. erabiltzeko klaseak gehitu.
- Ez dakit nola egin daitekeen, baina sorturiko aplikazioei, nonbait, “beti beta bertsioan” esaldia gehitu.
Egia esan Zend Developer Zone webguneak nahiko Web 2.0 itzura dauka, “beta” hitza gehitu diote eta guzti, gainera “Categories” hitza erabili beharrean “Related Tags” erabiltzen dute. Emozionatu egingo naiz.