Abendua 13, 2007 | Egilea: aitor
Mundua.com 2006ko Martxorarte abian jarri ez bagenuen ere, badira bi urte zerbitzu honen garapenean hasi ginela. Gainera gabonak gainean ditugula kontuan izanik, ezkutuko lehen pausu horiek gure erabiltzaileekin ospatzea erabaki dugu.
Blog zerbitzu bat izanik, argi dago ezer ospatzeko modurik egokiena gure erabiltzaileen artean lehiaketa bat antolatzea dela eta horixe da egingo duguna: Mundua.com-eko blogetan argitaraturiko mezu edo istorio onenak sarituz.
Mezu interesgarri, eder, arraro, kurioso edo xelebreena idazten duenak iPod nano bat irabaziko du. Bestalde, gainerantzeko 9 mezu onenen artean iPod Shuffle bat zozketatuko dugu.
Parte hartzeko epea abenduaren 18an gaueko 12etan bukatzen da eta irabazleen berri abenduaren 19an eguerdiko 12etan emango dugu.
Lehiaketaren arauak eta bertan parte-hartzeko onartu eta bete beharreko baldintzak hauek dira:
* Mezua, azaroaren 1etik eta abenduaren 18 bitartean argitaratua izan behar du.
* Mezuak aurkezteko epea gaur hasi eta abenduaren 18an gaueko 12etan bukatzen da.
* Parte hartzeko, gure Kontaktu orritik mezu bat bidaltzea beharrezkoa da, mezuaren helbide edo URL-a emanez.
* Mezua Mundua.com-en edo Mundua.com-etik borobilera migraturiko blog batean argitaratua egon behar du.
* Mezua parte-hartzaileak asmatua, sortua eta argitaratua izan behar du.
* Mezua euskaraz izan behar du.
* Edozein formatutako edukiak onartzen dira: testuak, bideoak, irudiak eta argazkiak.
* Blogari bakoitzak gehienez 3 mezu aurkeztu ditzake.
* Lehiaketarako jasotzen ditugun mezuak Mundua.com-en blogean argitaratzen joango gara.
* Ekostat Informatica-ko langileak ezingo dira aurkeztu.
* Ekostat Informatica-ko langileek epaimahaia osatuko dute.
Besterik gabe, zorte ona izan dezazuela eta nola ez, onenak irabaz dezan.
Animatu zaitezte!
Atalak: Mundua.com, Blogak |
Urria 2, 2006 | Egilea: aitor
Orain dela egun batzu eta esperimentu moduan, Google AdWords erabiliz Mundua.com-en publizitatea euskarazko eta inguru hauetako hainbat webgunetan txertatzea erabaki nuen. Nahi bai, baina ezin.
AdWords kontura sartu eta publizatite kanpaina sortzen hasi nintzen, iragarki sortu nuen, iragarki zein webgunetan agertzea nahi nuen aukeratu eta azken pausuan, iragarkia agertzeagatik gehienez ordaindu nahi duzun prezioa ezartzeko orduan… arazoak, arazoak eta arazoak. Konbinazio guztiak probatu nituen baina argi zegoen AdWords-en interfazeak arazoren bat zuela, azkenean ezinezkotzat jo nuen.
Probatzearren gehienezko CPM moduan 0.2 € ezartzen saiatu nintzen, baina hona hemen AdWords-en interfazeak esaten zidana:

Ummm, 0.20 € jarri eta ezin daitekela 0.00 € baino baxuago izan? Hoen ez du zentzurik…. Orduan, 0.00 € jartzen saitu nintzen, eta:

Kaka zaharra! Ondoren, 0.3 €, 0.5 €, 1 €, 5 €, etab. ezartzen saitu nintzen baina ezin. Zer ote dauka Googlek Mundua.com-en aurka? Behin baino gehiagotan eta inolako arazorik gabe, guebs.com-i zuzenduriko kanpainak sortu izan ditut…
Beno, beste egun batean jarraituko dut.
Atalak: Mundua.com, AdWords |
Abuztua 2, 2006 | Egilea: aitor
Bi egun daramatzagu mundua.com-en aldaketak egiten. Bi aldaketa aipagarri egiten ari gara: alde batetik webgunea eta haren diseinua aldatzen ari gara, bestalde mundua.com-en erabiltzen dugun WordPress sistema eguneratzen. Egia esan, nahikoa ahaztuta neukan mundua.com eta azkenean denboratxo bat aurkitu eta beharrezkoak ziren aldaketak egiten erabaki dut.
Mundua.com berriaren zatitxo bat aurreratzearen, hone hemen webgunearen logo edo ikur berria:

Badakit ez dela beste munduko ezer, baina nere kreatibitate grafikoa hutsaren hurrengoa da, beraz emaitzarekin nahiko pozik nago. Logoarekin batera webgunearen diseinu orkorra aldatu dugu eta suposatuko duzuen moduan berdea eta laranja dira gehien erabili ditugun koloreak.
Mundua.com-en kolore eta itzura berria izanik, agian aste batzu barru zabaldu.com-eko Arkaitzek antolatu zuen “logo lehiaketa” antzeko zerbait egingo dugu. Lehiaketa haren arrakastaren erdia lortu eskero pozik izango naiz. Dena den, ikusteko dago egingo dugun edo ez…
Webgune berria gaur edo bihar bertan martxan jartzea espero dugu. Bestalde, hurrengo asteetan blogentzako theme gehiago euskeratu eta sistemara gehitzeko asmoa daukat. Era ez naizen askorik atzeratzen…. Orduantxe, mundua.com-entzat euskeratu ditugun WordPress theme guztiak “askatuko” ditugu, edonork bere WordPress instalazio propioa erabil dezan.
Atalak: Mundua.com |
Apirila 3, 2006 | Egilea: aitor
Beno, Mundua.com webgunearen diseinua gustatzen ez bazait ere eta gauza nahikotxo bukatu gabe baldin badaude ere, Mundua.com martxan jartzea erabaki dugula aipatu nahi nuen.
Nahiz eta, Apirilaren 1ean martxan izango zela aurreratu, egun bat atzeratu behar izan dugu Mundua.com-en anuntzioa. Azkenean, igande hontan, istorio honen bitartez, Mundua.com martxan zegoela iragarri dugu.
Sustatu.com eta zabaldu.com webguneetan argiratu dituzten artikuluei esker, bistari nahikotxo heldu dira Mundua.com-era eta dagoeneko 10 blog inguru sortu dituzte.
Pozik egoteko arrazoiak ditugula uste dut. Azkenengo lau hilabetetan blogak euskaraz sortzeko 3 plataforma ezberdin jaio dira eta honek, dudarik gabe, Interneten euskararen erabilera dexente bultzatzea suposatuko du. Blogari.net izan zen lehena eta dagoeneko blog mordoa ostatatzen ditu, hurrengoa Blogak.com izan zen eta azkenik Mundua.com.
Argi dago oraindik lan asko egin behar dugula gure hizkuntz zaharrak teknologia berrietan duen presentzia handitzeko, gainera dexente atzeratuk gabiltzala uste dut, baina azkenaldian nahiko ondo bideraturik gaudela ematen du.
Hilabete baten epean, beste proiektu txikitxo bat aurkezteko gai izango naizela uste dut. Udarako beste proiektu dexente handiago bat iragarriko dugu eta urte bukaerarako, guebs.com-en eskeintzen ditugun zerbitzuak guztiz euskaratuak izango ditugu.
Atalak: Internet, Mundua.com |