Komertzio elektronikoa eta kreditu txartelak
Maiatza 29, 2006 | Egilea: aitorDuela gutxi gure zerbitzuak kontratu nahi zituen gizon batek komentatu zigun ez zuela kreditu txartelaz ordaindu nahi eta ea beste moduren batean ordaindu zezakeen. Nik transferentzia bitartez ordaindu zezakeela erantzun nion, baina hileko zerbitzua kontratu nahiean zebilenez egokiago litzatekela kreditu txartelaz ordaintzea. Berak ezetz esan zidan, ez zuela Internet-en kreditu txartelaz ordaindu nahi eta beraz hori ez zela aukera bat….
Internet-en kreditu txartelaz ordaintzeari beldur izatea ulergarria da, azken finean ez dakigu zehat mehatz gure datuekin zer gertatzen den. ¿Nora doaz datu horiek? ¿nork ikusiko ditu? ¿non gordetzen dira? ¿zer gertatzen da beraiekin? Galdera eta hutsune larregi, baina benetan uste duzue Interneten kreditu txartelaz ordaintzea edozein denda, jatetxe edo gasolineretan ordaintzea baino “arriskutsuagoa” denik? Ezetz esango nuke.
Interneteko komertzio gehienek zure txartelaren datuak pribatuak jarraitzen izateko neurriak hartzen ditugu, baina denda, jatetxe eta bestelako mila negozio ezberdinetan ez dira neurri hauek hartzen. Edozein jatetxe edo gasolindegiko langile batek zure txartelaren datuak apuntatu edo gogoratu ditzake eta ondoren interneteko edozein webgunetan zure txartelaren datuak erabiliz edozein zerbitzu erosi.
Adibide oraindik argiago bat emateagatik: gure inguruetan oso arrunta den supermerkatu kate batean (eta ez, ez da Eroski) kreditu txartelarekin ordaintzen duzun bakoitzean, zure txartelaren datu guztiak agertzen diren papeltxo bat ematen dizute. Ingurutik bueltatxo bat ematea (eta zakarrontzian begiratzea) nahikoa da bezeroen kreditu txartel dexenterekin topo egiteko.
Beraz, zergaitik diogu hainbeste beldur gure txartela interneten erabiltzeari?
Bukatzeko, zure txartelean eginiko edozein kargu inolako azalpenik eman gabe anulatu dezakezula gogoratu nahi dut, kargua egin duen komertzioa da karguaren zuzentasuna erakutsi behar duena. Beraz, zure txartelaren datuak lapurtu eskero dirurik ez duzu galduko, bai txartela ezeztatu beharko duzu eta horrek lana ematen du, baina dirurik ez duzu galduko.