Mikronegozioak
Uztaila 27, 2006 | Egilea: aitorBeti izan ditut gustoko “mikronegozioak” izenez ezagutu izan ditudan webguneak, adibide gisa ezagun batek orain dela gutxi martxan jarri duen Zona Crédito. Sar zaitez eta ikus ezazu.
Kreditu txartelei buruzko informazioa ematen duen webgune txiki bat, zeinek “afiliazio programen” laguntzaz dirua irabazten duen. Webgunea mantentzeak oso lan gutxi ematen du, egin behar den gauza bakarra bisitariak erakartzeko gehitu dion blogean noizbehinka zerbait idaztea baita.
Helburua kreditu txartel bat eskueratzeko nahiean dabilen jendea erakartzea da. Hortarako blogean gaiaren inguruko berriak, promozioak eta gomendioak idazten ditu, horrela bilatzaileetatik bisitariak helduko dira. Astero bost bat istorio berri argitaratu eskero bisitari dexente jaso ditzake. Gainera Google AdWords-en iragarki batzuk erosi daitezke eta errentagarriak diren ikusi eskero, gaiarekin interesaturik dauden jendea erakrtzeko beste modu erraz bat duzu.
Webgunea mantentzearen kostua oso baxua denez ( web ostatatze zerbitzua ordaintzea besterik ez ) “afiliazioa programaren” bitartez lorturiko diru sarrera guztiak irabaziak dira. Argi dago holako webgune batekin ez zarela diruduna egingo, baina halako hiruzpalau mikronegozio izan eskero dirutxu bat irabaz daiteke.