guebs.com atalaren artxiboa

Ejem, guebs.com-en Ruby on Rails eskeintzen hasi gara…

Apirila 24, 2006 | Egilea: aitor

Orain dela egun batzu aurreratu nuen moduan, guebs.com-en eskeintzen ditugun bi web ostatatze ( hosting ) plan handienetan Ruby on Rails erabiltzeko aukera gehitu diogu.

Gazteleraz irakurtzeko gogorik baduzu: ofrecemos Ruby y Ruby on Rails.

Agian, Ruby on Rails eskeintzeko lighthttpd web zerbitzaria erabiltzea komenigarriago izango litzateke, baina Apache erabiltzera erdi behartuak gaudenez, Apache eta FastCGI-ren arteko konbinazioa erabiltzea erabaki dugu. Dena den, dexente ondo dabilela esan beharra dago.

Hilabete inguru daramagu probak egiten eta Apache Benchmark herramintarekin jolasten (denbora galtzen), eta nahiko emaitza onak lortu ditugu. Adibidez, Rails erabiliz progamaturiko Typo blog aplikazioaren istorio txikitxo bat ( 7.3 KB ) segundu batean 660 bider erakusteko gai da, hau da, 660 petizio segunduko.

Zenbaki hau oso erlatiboa da, zerbitzari beretik neurtua baitago (datuen joan etorriak behar duen denbora baztertuz) eta petizioa bakoitza HTML kodea jasotzea besterik ez baita, hau da, ez dira kodean txertaturiko irudiak deskargatzen ezta HTML kodea formateatzen. Dena den, balore hau, benetazko errendimendutik hurbil beharko luke, nahiz eta balore hontara heldu aurretik konexioa saturatu egingo zen ( 660 orrialde/seg x 50 KB/orrialde = 32 MB/seg = 257 Mbps ).

Dagoenekoa nahikoa desbideratu nahiz istorioaren gai nagusitik…


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5