Google PageRank-a eguneratzen ari da
October 2, 2006 | Egilea: aitorHorixe, azken egunotan Google webguneen PageRanka eguneratzen aritu da. Zure webgunearen PageRanka aldatuko den ikusi nahi baduzu, Googleren “datacenter” ezberdinek erakusten duten PageRanka begiratzea besterik ez duzu, hortarako Future PageRank herraminta erabil dezakezu.
Badirudi, Mundua.com-en PageRanka orain arteko 5-ean mantenduko dela. Bestalde, Mundua.com-eko zenbait blogek 4-ko PageRanka lor dezaketela ematen du. Adibidez, nere blog hau 3 eta 4 bitartean dabil eta itxoin pixka bat blogak 4 bat lortuko du.
Alderaketak egitearren, Zabaldu.com-ek 5 bat dauka, Sustatu.com-ek 6 bat dauka, Blogak.com 6 eta 5 bitartean dabil eta blogari.net ere 5 eta 6 bitartean dabil.
