Euskal Herria 2.0: Has gaitezen lanean
Urria 4, 2006 | Egilea: aitorEuskal Herria 2.0 jardunaldietan entzundakoari buruz pentsaten egon naiz. Ez nintzen bertan izan baina YouTuben dauden hainbat bideo entzun eta idatzi diren hainbat jarraipen, ausnarketa (bi, hiru eta lau) eta ondorio (eta bi) irakurri ditut.
Argi dago euskaren egoera hobetzeko zeregin handia daukagula, baina gure ekimenak ondo antolatu eskero gure helburuak lortu ditzakegula uste dut. Hortarako beraz, ideiak konpartitu, helburuak finkatu, ekimenak antolatu eta euskaldun guztioi zuzenduriko proposamena (edo kanpaina) martxan jarri behar dugu.
Ideiak konpartitzeko, asken egunotako EH 2.0 jardunaldiak bezalako gehio antolatzea ideia ona litzateke. Bestalde, sortzen diren ideia guztiak nonbait idaztea beharrezkoa da, agian Wiki batetan. Wiki bat, helburuak finkatzeko eta gure ekimenak antolatzeko modu egokia ere izango litzateke.
Beraz, nere proposamena webgune berri bat sortzea da, euskaldundu.org edo antzeko domeinu bat erabiliz. Webguneak bi helburu izango lituzke: batetik gure ideiak, helburuak eta ekimenak wiki batetan antolatzea; bestetik euskaldun guztioi zuzenduriko euskararen erabileraren aldeko kanpaina egitea.
Wikiaren antolaketaren inguruko ausnarketak beste egun batetarako edo beste norbaiten esku utziko ditut, eta webgunearen edukien inguruan proposamenak egingo ditut.
- Euskararen aldeko aholku arinak (eta zergaitiak): nabigatzailea euskaraz konfiguratu, webguneetan “eu” hizkuntza erabiltzen den marka txertatu, etab.
- Kanpainaren helburuak eta zergaitiak azaldu
- Euskarazko softwarraren zerrenda: OpenOffice, WordPress, etab.
- Euskarazko interneteko zerbitzuen zerrenda: aurki.com, blogari.net, blogak.com, mundua.com, Alesti, etab.
- Euskarazko webguneen direktorioa.
Benoz, adoz zaudete? Egin daitekela uste duzue? Parte hartzeko prest? Zein domeinu erabil dezakezu? Domeinuarena erabaki eta berehala jar dezaket webgunea martxan, Wiki bat instalatu eta lanean hasi. Webgunearen arduradun izateko boluntariorik?
Webgune honen inguruko ausnarketarekin bukatzeko, uste dut webgunea guztiz independientea izan beharko litzatekela eta inolako patroziniorik ez edukitzea.
Gogoeta pertsonal bat gehitzearren, uste dut .EUS domeinua lortzea interesgarria litzatekela, baina ez dut uste guztiz beharrezkoa denik. Bai, euskarazko webguneak errezago identifikatzeko eta munduari existitzen dugula esateko balioko luke. Baina .EUS domeinuak ez ditu euskarazko zerbitzu berriak martxan jarriko, ez ditu eduki berriak sortuko, ez du euskarazko bilatzaile bat sortuko eta seguru ez duela jendea euskarazko zerbitzu eta webguneak erabiltzen hastera bultzatuko. Azken finean jendeak euskaraz aritzeko euskarazko zerbitzuak eta edukiak behar ditu, ez du goi mailako domeinu bat behar.
Dena den, goi mailako .EUS domeinuaren alde nago, baina hau lortu aurretik beste hainbat zeregin ditugu eta gainera, ICANN erakundeari .EUS domeinua sortzeko beharrizanaz konbentzitea ez da erraza izango.
Etiketak: eh20, euskara, euskera, bipuntuzero