Blogak atalaren artxiboa

Blog mezuen lehiaketa Mundua.com-en

Abendua 13, 2007 | Egilea: aitor

Mundua.com 2006ko Martxorarte abian jarri ez bagenuen ere, badira bi urte zerbitzu honen garapenean hasi ginela. Gainera gabonak gainean ditugula kontuan izanik, ezkutuko lehen pausu horiek gure erabiltzaileekin ospatzea erabaki dugu.

Blog zerbitzu bat izanik, argi dago ezer ospatzeko modurik egokiena gure erabiltzaileen artean lehiaketa bat antolatzea dela eta horixe da egingo duguna: Mundua.com-eko blogetan argitaraturiko mezu edo istorio onenak sarituz.

Mezu interesgarri, eder, arraro, kurioso edo xelebreena idazten duenak iPod nano bat irabaziko du. Bestalde, gainerantzeko 9 mezu onenen artean iPod Shuffle bat zozketatuko dugu.

Parte hartzeko epea abenduaren 18an gaueko 12etan bukatzen da eta irabazleen berri abenduaren 19an eguerdiko 12etan emango dugu.

Lehiaketaren arauak eta bertan parte-hartzeko onartu eta bete beharreko baldintzak hauek dira:

* Mezua, azaroaren 1etik eta abenduaren 18 bitartean argitaratua izan behar du.
* Mezuak aurkezteko epea gaur hasi eta abenduaren 18an gaueko 12etan bukatzen da.
* Parte hartzeko, gure Kontaktu orritik mezu bat bidaltzea beharrezkoa da, mezuaren helbide edo URL-a emanez.
* Mezua Mundua.com-en edo Mundua.com-etik borobilera migraturiko blog batean argitaratua egon behar du.
* Mezua parte-hartzaileak asmatua, sortua eta argitaratua izan behar du.
* Mezua euskaraz izan behar du.
* Edozein formatutako edukiak onartzen dira: testuak, bideoak, irudiak eta argazkiak.
* Blogari bakoitzak gehienez 3 mezu aurkeztu ditzake.
* Lehiaketarako jasotzen ditugun mezuak Mundua.com-en blogean argitaratzen joango gara.
* Ekostat Informatica-ko langileak ezingo dira aurkeztu.
* Ekostat Informatica-ko langileek epaimahaia osatuko dute.

Besterik gabe, zorte ona izan dezazuela eta nola ez, onenak irabaz dezan.

Animatu zaitezte!

Gaur BlogDay da

Abuztua 31, 2006 | Egilea: aitor

Antton-ek gogorarazi dit gaur BlogDay eguna dela eta beraz, iniziatiba hau jarraituz 5 blog aipatu egingo ditut.

BlogDay-ri buruz informazioa nahi baduzue eta haien webgunea oso ondo ez dabilela kontuan izanik, Antton-en en BlogDay eta Blog Berriak (Euskaraz, nola ez) istorioak irakurtzea gomendatzen dizuet.

Beno ba, hona hemen nere zerrendatxoa:

  • HerriTek (eu)
    Teknologia berriei buruz istorio eta berri sakonak.
  • itxoin pixka bat (eu)
    Oso ideia eta pentsamendu argiak dituen iñatzuar baten bloga.
  • Dead 2.0 (en)
    Web 2.0-ren inguruan egi handi eta barregarrienak esaten dituen tipoa.
  • El Blog Salmón (es)
    Edonork ulertzeko moduko istorioak argitaratzen dituen ekonomiari buruzko bloga.
  • Euskadi I+D (es)
    Euskadi, innobazioa eta teknologia berriei buruzko berriak eta gogogetak biltzen ditu.

Technorati Tags: , .

Blogari izatetik bizitzea posible da eta ez soilik Estatu Batuetan

Maiatza 17, 2006 | Egilea: aitor

Badirudi Estatu Batuetatik kanpo ere blogari izatetik bizitzeko adina dirua ateratzea posible dela.

Atzo bertan, Javier Penalva-k, espainiako weblogssl blog sareko Xataka, Genbeta eta Applesfera blogetako idazlea, hilabete gutxi barru blogari izatetetik soilik biziko dela iragarri zuen.

Además, salvo catástrofe mayúscula, en 6-12 meses mi ilusión es haber dejado atrás mi trabajo de profesor para dedicarle todo el tiempo a escribir y vivir la vida.


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5