Bilatzaileak atalaren artxiboa

Google PageRank-a eguneratzen ari da

Urria 2, 2006 | Egilea: aitor

Horixe, azken egunotan Google webguneen PageRanka eguneratzen aritu da. Zure webgunearen PageRanka aldatuko den ikusi nahi baduzu, Googleren “datacenter” ezberdinek erakusten duten PageRanka begiratzea besterik ez duzu, hortarako Future PageRank herraminta erabil dezakezu.

Badirudi, Mundua.com-en PageRanka orain arteko 5-ean mantenduko dela. Bestalde, Mundua.com-eko zenbait blogek 4-ko PageRanka lor dezaketela ematen du. Adibidez, nere blog hau 3 eta 4 bitartean dabil eta itxoin pixka bat blogak 4 bat lortuko du.

Alderaketak egitearren, Zabaldu.com-ek 5 bat dauka, Sustatu.com-ek 6 bat dauka, Blogak.com 6 eta 5 bitartean dabil eta blogari.net ere 5 eta 6 bitartean dabil.

Guztioi heltzen zaigu hiltzeko momentua, Googleri ere

Otsaila 14, 2006 | Egilea: aitor

Egin esan paranoiko samarra naiz, monstruoen beldur naiz. Orain dela 8 edo 9 bat urte irteneten mugitzen hasi nintzenetik beti izan naiz mostruoen etsai eta txikitxoen lagun. DMOZ eta Altavistaren lagun eta Yahoo!-ren etsai nintzen momentuak gogoratzen ditut, Netscape-en lagun eta Microsoft-en etsai nintzen momentuak ere, Altavistaren etsai eta Google “Beta”-ren lagun nintzen urte horiek ere gogoratzen ditut.

Baina, azkenengo urteetan eta azkenealdian are gehiago, etengabeko dilema batean bizi naiz: gaur eguneko erraldoia, Google, erabiltzen dut eta ez naiz batere eroso sentitzen. Google handiegia da, ia edonor eta edozer zapaltzeko gaitasuna du eta merkatu kapitalistaren barnean beti gertatzen den legez, Google-k bere indarra erabiliko du. Nahi eta nahi ez, Googleren nagusitasuna handitzean doan heinean, garai batean garapenaren bultzatzailea nagusia zen enpresa bera, garapenaren oztopo bihurtuko da.

Gaur egun ere, naiz eta modu publikoan egiten ez duen, Googlek, pertsona eta enpresa txiki askoren produktu eta ideiak desagertarazten ditu. Google-k gero eta zerbitzu gehiago eskeintzen ditu eta hauen kalitatea edo erabilgarritasuna oso handia ez bada ere, beraien arrakasta segurtatua dago, beste batzuek egindako produktu dexente hobeagoak desagertzen diren bitartean.

Xelebreena zera da, Google-k oso fama ona duela, badirudi erabiltzaile gehienek Google Interneteko santua dela pentsaten dutela, azken finean, horixe da beraien “don’t be evil” sloganak esan nahi duena. Aldi berean, Google defenditzen duten askok, Microsoft kritikatzen dute Googlek egiten duen gauza bera egiteagatik: txikitxoak zapaltzea.

Lehenago edo beranduago, bilaketa teknologia hobea eskeiniko duen proiektu bat jaioko da eta sorte pixka batekin, ordurako, erabiltzeleek Google beste monstruo guztiak bezalakoa dela jakingo dute. Horrela gertatu eskero proiektu honen existentzia posible izango da (lehenago erosten ez badute…), bestela gainerantzeko proiektuen etorkizun bera izango du: desagertarazi.

Bilatzaile ezberdinen erabilera

Urtarrila 11, 2006 | Egilea: aitor

comScore enpresa amerikarrak, hilero egiten duen bezala, 2005.eko azaroan bilatzaile ezberdinen merkatu kuota neurtzen duen qSearch ikerketaren emaitzak argitaratu berri ditu.

Ikerketa honen arabera, Estatu Batuetan, Google-k merkatuaren %39.8 izango luke, Yahoo-k %29.5, MSN-k %14.2, Time Warner sareak (AOL) %8.7 eta azkenik, Ask Jeeves-ek merkatuaren %6.5 izango luke. 2004.-eko urteko arazoroko datuekin alderatuz, Google-k %5.2 handitu du bere erabilera, Yahoo-k %2.5 eta MSN-k %1.8 galdu duten bitartean.

Estatu Batuetetako datuak albo batera utziz, Forbes aldizkariak ikerketa honen inguruan argitaru duenaren arabera, badirudi gainerantzeko herrialdeetan Googleren erabilera nabarmenki handiago dela, bere merkatu kuota %71.3 izango litzatekelarik.

Non irakurria: Telendro.com.es


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5