Euskal Herria 2.0: Has gaitezen lanean
Euskal Herria 2.0 jardunaldietan entzundakoari buruz pentsaten egon naiz. Ez nintzen bertan izan baina YouTuben dauden hainbat bideo entzun eta idatzi diren hainbat jarraipen, ausnarketa (bi, hiru eta lau) eta ondorio (eta bi) irakurri ditut.
Argi dago euskaren egoera hobetzeko zeregin handia daukagula, baina gure ekimenak ondo antolatu eskero gure helburuak lortu ditzakegula uste dut. Hortarako beraz, ideiak konpartitu, helburuak finkatu, ekimenak antolatu eta euskaldun guztioi zuzenduriko proposamena (edo kanpaina) martxan jarri behar dugu.
Ideiak konpartitzeko, asken egunotako EH 2.0 jardunaldiak bezalako gehio antolatzea ideia ona litzateke. Bestalde, sortzen diren ideia guztiak nonbait idaztea beharrezkoa da, agian Wiki batetan. Wiki bat, helburuak finkatzeko eta gure ekimenak antolatzeko modu egokia ere izango litzateke.
Beraz, nere proposamena webgune berri bat sortzea da, euskaldundu.org edo antzeko domeinu bat erabiliz. Webguneak bi helburu izango lituzke: batetik gure ideiak, helburuak eta ekimenak wiki batetan antolatzea; bestetik euskaldun guztioi zuzenduriko euskararen erabileraren aldeko kanpaina egitea.
Wikiaren antolaketaren inguruko ausnarketak beste egun batetarako edo beste norbaiten esku utziko ditut, eta webgunearen edukien inguruan proposamenak egingo ditut.
- Euskararen aldeko aholku arinak (eta zergaitiak): nabigatzailea euskaraz konfiguratu, webguneetan “eu” hizkuntza erabiltzen den marka txertatu, etab.
- Kanpainaren helburuak eta zergaitiak azaldu
- Euskarazko softwarraren zerrenda: OpenOffice, WordPress, etab.
- Euskarazko interneteko zerbitzuen zerrenda: aurki.com, blogari.net, blogak.com, mundua.com, Alesti, etab.
- Euskarazko webguneen direktorioa.
Benoz, adoz zaudete? Egin daitekela uste duzue? Parte hartzeko prest? Zein domeinu erabil dezakezu? Domeinuarena erabaki eta berehala jar dezaket webgunea martxan, Wiki bat instalatu eta lanean hasi. Webgunearen arduradun izateko boluntariorik?
Webgune honen inguruko ausnarketarekin bukatzeko, uste dut webgunea guztiz independientea izan beharko litzatekela eta inolako patroziniorik ez edukitzea.
Gogoeta pertsonal bat gehitzearren, uste dut .EUS domeinua lortzea interesgarria litzatekela, baina ez dut uste guztiz beharrezkoa denik. Bai, euskarazko webguneak errezago identifikatzeko eta munduari existitzen dugula esateko balioko luke. Baina .EUS domeinuak ez ditu euskarazko zerbitzu berriak martxan jarriko, ez ditu eduki berriak sortuko, ez du euskarazko bilatzaile bat sortuko eta seguru ez duela jendea euskarazko zerbitzu eta webguneak erabiltzen hastera bultzatuko. Azken finean jendeak euskaraz aritzeko euskarazko zerbitzuak eta edukiak behar ditu, ez du goi mailako domeinu bat behar.
Dena den, goi mailako .EUS domeinuaren alde nago, baina hau lortu aurretik beste hainbat zeregin ditugu eta gainera, ICANN erakundeari .EUS domeinua sortzeko beharrizanaz konbentzitea ez da erraza izango.
Etiketak: eh20, euskara, euskera, bipuntuzero

October 4th, 2006 at 09:46
EH2.0 lanean hasteko proposamenak…
Blog honen egileak proposamen zehatzak egiten ditu euskara eta teknologia berriak garatze aldera. Euskal Herria 2.0 jardunaldietan lanean hasteko garaia zela esan, eta norbaitek enbidoari eutsi. Proposamen interesgarriak, aztertu beharrekoak….
October 4th, 2006 at 17:22
Esaten dituzun gauza askorekin ados nago, baina honako hiru puntu hauekin ez:
# Euskarazko softwarraren zerrenda: OpenOffice, WordPress, etab.
# Euskarazko interneteko zerbitzuen zerrenda: aurki.com, blogari.net, blogak.com, mundua.com, Alesti, etab.
Bi hauek biltzen (saiatu) dira softkat.ueu.org gunean. Agian hobe edo osa daiteke, baina eginda dagoena berriz egitea ez dut ikusten.
# Euskarazko webguneen direktorioa.
aurki.com-en saiatu ziren DMOZ barruan baina lan handia da eta, dirudienez, ez du jarraipenik izan. Hala ere gaia berreskra daiteke gogoa baldin badago (plataformak martxan jarraitzen du aurki.com-en)
Beraz, zuk proposatzen duzuna gehiago ikusten dut estrategia eta eztabaidaren aldetik, baina hau ere ez da erraza, sustatu-n baina entzule gehiago ez badu kamuts geratuko da. Sustatu-ren bidez bideratzea, nola ikusten duzu?
October 4th, 2006 at 18:11
Kaixo Iñaki,
Zure ikuspuntua guztiz zuzena dela uste dut, badakit webgunerako proposatu ditudan eduki edo atal gehienak dagoeneko existitzen dutela eta baliteke lana berriz egiteak inolako fruiturik ez ematea.
Baina uste dut gauza guzti horiek webgune bakar batean zentralizatzea garrantzitsua dela eta batez ere, webgune horren helburu bakarra euskara teknologia berrietan erabiltzearen aldeko kanpaina egitea baldin bada.
Nere ustez, webgunea publizitate kanpaina baten modukoa izan behar du, jendeari teknologia berrietan euskara erabiltzera bultzatzea helburu duen kanpaina bat egitea, hortarako arrazoiak eta aholkuak emanez. Aldi berean, webgune honek egun euskara erabiltzeko ditugun aukera ezberdinen zerrenda edo direktorio ezberdinak erakutsi beharko lituzke.
Garrantzitsuena, webgune hau helburu bakar eta finkoa izatea da eta inolalako interes eskuturik ez izatea. Horrela euskarazko eta euskal herriko webgune gehienek webgune hontara lotura bat egitea lor genezake, ahalik eta euskaldun kopuru handienera helyzeko asmoz.
Argi dago, kanpaina edo webgune honek zerbait lortu ahal izateko, Sustatu, aurki, zabaldu, blogariu.net, bilbao.bi eta bisitari ugari dituzten gainerantzeko webgune guztien laguntza behar duela. Beraiek ez badira kanpaina honen alde agertzen, ez badute kanpainaren logoa/anuntzioa beraien webguneetan txertatzen, kanpaina honek ez du etorkizunik izango.
Beraz, argi dago kanpaina edo webgune hau lagun edo ezagun asko dituen webgune batek edo pertsona batek edo talde batek zuzentzea aproposena litzatekela.
October 4th, 2006 at 22:28
Ni biokaz nago adoz eta zeozer egin behar dela uste dut, bestela trena berriro ere pasatuko zaigu. Aitorrek proposatzen duena ondo deritxot baina uste dut softwarea euskalduntzeko komunitatea (edo Eusko jaurlaritzako zerbitzua, hor nire duda bat) egon behar da lehendabizi.
Adibidez jendeak “konsumitzen” ditu euskal edukiak baina bere nabigatzailea eta sistema eragilea erderaz ditu (ni adibide, ez naiz ohitzen) beraz hor badago lan bat. Horrek aukera emango luke eskoletan euskarazko softwarea erabltzeko, zeren hortxe ditugu geroko erabiltzaileak eta ohiturak sortu behar dira.
Edukiak sortu behar dira baina momentu honetan egon badaude, asuntoa da erabiltzea eta hor gazteak erakarri behar ditugu.
Nire esperientzia da jende guztiak erabiltzen duela messengerr eta hotmaileko kontuak denak erdaraz eta gutxi batzuk dakite dohako posta lortu daitekela euskalerria.org-n.
Bestalde Aitorrek komentatzen duen kanpaina hori, ez duzue uste instituzioak edo kontseiluak edo holako enteren batek antolatu beharko lukeela??
Nika ahal dudanerako lanerako prest eh?
October 4th, 2006 at 23:37
Ez da kasualitatea nik ere pentsamendu berdina izan dut eta nire blogeko zirriborro batean zegoena hemen jartzea erabaki dut. (Oso gauza antzekoak dira), baina adibidez Iñakik esan duena nire proposamenean kontutan hartzen nuen.
Web guneak funtzionalitate hauek izan behar ditu.
* Gure webguneak “eu” hizkuntzarekin markatzea.
* Javascript edo edozein orrialdeetan txerta daitekeen kode bat sortu non Sustatun azaltzen den bezala gure nabigatzailea zein hizkuntzatan dagoen esaten zaigun eta euskaraz nola jarri.
* Interneteko nabigazioarekin zerikusia duten Programa euskaldunei buruzko informazioa eman. Firefox, Thunderbird etab.
* Euskarazko Google bilatzailea eta Euskarazko blog bilatzailea sortu euskaran komunak diren (eta AND edo AND da) konjuntzioak edo antzekoak (lana egina dago atal honetan blog bilatzailea nik neuk prestatu nuen technorati eta beste bilatzaileak erabiliz)
* Gaiari buruz eztabaidatzeko foroa
* Elkar lanean aritzeko wiki bat
* Ekimen hauek sustatzeko logoak, bannerrak jaisteko gunea
Ondoren bigarren fase batean
* Komunikabideen arrunt eta Internetekoen bidez kanpainak sostengatu eta aipatzen den softwarea eta euskarazko beste software librea, ubuntu banaketak, open office, firefox etab. zabaltzea.
* “Bizitza errealean” egin daitezkeen beste hainbat ekimen.
Noski nik hitz egiten dudan bakoitzean niri egokitzen zaidan lanean ere pentsatzen dut eta lan egiteko prest nago. Egia esan zenbait gauzatxo probatzen egon naiz. Baina benetan taldetxo bat antolatuko balitz primeran. Euskal Herria 2.0 jardunaldietan posta zerrenda bat antolatu zen berau erabili dezakegu koordinazio primario bezala eta ondoren LAN LAN eta LAN.
October 5th, 2006 at 00:01
Kaixo Gorka,
Argi dago gauza bera edo oso antzekoa geneukala buruan. Webgune berri bat eta idenpendientea, bere domeinu propioan dagoena, egitea komeni dela uste duzu ezta?
Zein blog bilatzaileri buruz ari zara? Non daukazu?
Oraintxe begiratuko dut EH 2.0-ko pozta zerrenda.
October 5th, 2006 at 00:33
Kaixo Josu,
Bai, egian esan diozuna oso arrunta da, euskarazko edukiak kontsumitu baina software osoa erdaraz izatea oso arrunta da. Neuk ere…
Baina normala da ezta? Ordengailua erosten dugunean Windows-a gazteleraz dator. Gainera, ba al dago Windows XP euskarazko bertsiorik? (idearik ez daukat).
Kanpaina edo dena delakoa instituzioen esku uztea ez dut uste aproposa denik, geuk egitea posible da, beraz zergaitik ez dugu egingo?
October 6th, 2006 at 15:53
Bai Windows baita Office aplikazioak ere beste hizkuntzetara itzultzeko Microsoftek “Language Interface Pack” sistema sortu zuen duela urte batzuk. Pakete hauek aplikazioen hainbat eremu hartu eta hizkuntza desberdinetara itzultzen dituzte, hauen artean euskara, noski.
Hemen euskarazko LIPa Windowserako (kontuz, beharrezkoa da lehenik zure WXp baliozkotzea)
Hemen Office 2003ren LIPa
October 7th, 2006 at 10:43
Bueno Aitor, Jolaus ni baino azkarrago ibili da, dena den zergatik ez erabili OpenOffice? Euskaraz dago naiz eta windowserako bertsioa apurtxo bat zaharkitua geratu. Linuxekoa oso ondo dago.
Hasi berri dudan proiektu honetan http://ooolab.blogspot.com/ azaltzen dut nondik deskargatu OpenOffice euskaraz.
October 7th, 2006 at 18:24
Kaixo Josu eta jolaus,
Egian esan, badira 5 edo 6 urte ez dudala Windows erabiltzen. Duela urte dexente Linux eta FreeBSD erabiltzen hasi nintzela, Windows guztiz albo batera utzi arte. Badaukat Windows duen ordenagailu bat, baina gaizoa beti dago itzalita.
Beno, ea zerbait egiten hasten garen…
October 24th, 2006 at 22:45
Apa,
Ni ez nintzen EH 2.0an egon eta egia esan ez naiz gauza handitaz informatu baina blogetan idatzitakoak irakurri ditut.
Komunitate bat egitearen alde nago. Internet euskaldunago bat edukitzeko eta software libre euskaldun gehio eukitzeko.
Mi Madrilen nabil baina zeozertako laguntza behar baduzue eta lagundu badezaket… nirekin kontatu!
aitiba
July 12th, 2007 at 09:47
Apa!
Ni ere ez nintzen egon EH 2.0 hortan eta bai kontu hortan eta web honetan berria naiz, beraz gauza esko ezditut ezagutzen. Jarri duzuena irakurri dut, eta gauza interesgarri asko dago. Hala ere lasaiago irakurri behar dut berriri eta agertzen diren link-ak begiratu.
Ni Bartzelonatik nabil, baina nik ere zeozer egin badezaket ba nirekin ere kontatu.
July 12th, 2007 at 09:56
Ahaztu egin zait komentatzea, baina domeinu kontua dela eta EUS domeinua proposatu da.
Baina (eta nire ezjakitasuna kontuta izanda) ez litzateko obe EH domeinua lortzen alegintzea?