2006 Urria hilabeteko artxiboa

Euskal Herria 2.0: Has gaitezen lanean

Urria 4, 2006 | Egilea: aitor

Euskal Herria 2.0 jardunaldietan entzundakoari buruz pentsaten egon naiz. Ez nintzen bertan izan baina YouTuben dauden hainbat bideo entzun eta idatzi diren hainbat jarraipen, ausnarketa (bi, hiru eta lau) eta ondorio (eta bi) irakurri ditut.

Argi dago euskaren egoera hobetzeko zeregin handia daukagula, baina gure ekimenak ondo antolatu eskero gure helburuak lortu ditzakegula uste dut. Hortarako beraz, ideiak konpartitu, helburuak finkatu, ekimenak antolatu eta euskaldun guztioi zuzenduriko proposamena (edo kanpaina) martxan jarri behar dugu.

Ideiak konpartitzeko, asken egunotako EH 2.0 jardunaldiak bezalako gehio antolatzea ideia ona litzateke. Bestalde, sortzen diren ideia guztiak nonbait idaztea beharrezkoa da, agian Wiki batetan. Wiki bat, helburuak finkatzeko eta gure ekimenak antolatzeko modu egokia ere izango litzateke.

Beraz, nere proposamena webgune berri bat sortzea da, euskaldundu.org edo antzeko domeinu bat erabiliz. Webguneak bi helburu izango lituzke: batetik gure ideiak, helburuak eta ekimenak wiki batetan antolatzea; bestetik euskaldun guztioi zuzenduriko euskararen erabileraren aldeko kanpaina egitea.

Wikiaren antolaketaren inguruko ausnarketak beste egun batetarako edo beste norbaiten esku utziko ditut, eta webgunearen edukien inguruan proposamenak egingo ditut.

  • Euskararen aldeko aholku arinak (eta zergaitiak): nabigatzailea euskaraz konfiguratu, webguneetan “eu” hizkuntza erabiltzen den marka txertatu, etab.
  • Kanpainaren helburuak eta zergaitiak azaldu
  • Euskarazko softwarraren zerrenda: OpenOffice, WordPress, etab.
  • Euskarazko interneteko zerbitzuen zerrenda: aurki.com, blogari.net, blogak.com, mundua.com, Alesti, etab.
  • Euskarazko webguneen direktorioa.

Benoz, adoz zaudete? Egin daitekela uste duzue? Parte hartzeko prest? Zein domeinu erabil dezakezu? Domeinuarena erabaki eta berehala jar dezaket webgunea martxan, Wiki bat instalatu eta lanean hasi. Webgunearen arduradun izateko boluntariorik?

Webgune honen inguruko ausnarketarekin bukatzeko, uste dut webgunea guztiz independientea izan beharko litzatekela eta inolako patroziniorik ez edukitzea.

Gogoeta pertsonal bat gehitzearren, uste dut .EUS domeinua lortzea interesgarria litzatekela, baina ez dut uste guztiz beharrezkoa denik. Bai, euskarazko webguneak errezago identifikatzeko eta munduari existitzen dugula esateko balioko luke. Baina .EUS domeinuak ez ditu euskarazko zerbitzu berriak martxan jarriko, ez ditu eduki berriak sortuko, ez du euskarazko bilatzaile bat sortuko eta seguru ez duela jendea euskarazko zerbitzu eta webguneak erabiltzen hastera bultzatuko. Azken finean jendeak euskaraz aritzeko euskarazko zerbitzuak eta edukiak behar ditu, ez du goi mailako domeinu bat behar.

Dena den, goi mailako .EUS domeinuaren alde nago, baina hau lortu aurretik beste hainbat zeregin ditugu eta gainera, ICANN erakundeari .EUS domeinua sortzeko beharrizanaz konbentzitea ez da erraza izango.

Etiketak: , , ,

Google PageRank-a eguneratzen ari da

Urria 2, 2006 | Egilea: aitor

Horixe, azken egunotan Google webguneen PageRanka eguneratzen aritu da. Zure webgunearen PageRanka aldatuko den ikusi nahi baduzu, Googleren “datacenter” ezberdinek erakusten duten PageRanka begiratzea besterik ez duzu, hortarako Future PageRank herraminta erabil dezakezu.

Badirudi, Mundua.com-en PageRanka orain arteko 5-ean mantenduko dela. Bestalde, Mundua.com-eko zenbait blogek 4-ko PageRanka lor dezaketela ematen du. Adibidez, nere blog hau 3 eta 4 bitartean dabil eta itxoin pixka bat blogak 4 bat lortuko du.

Alderaketak egitearren, Zabaldu.com-ek 5 bat dauka, Sustatu.com-ek 6 bat dauka, Blogak.com 6 eta 5 bitartean dabil eta blogari.net ere 5 eta 6 bitartean dabil.

Mundua.com eta Google AdWords (1)

Urria 2, 2006 | Egilea: aitor

Orain dela egun batzu eta esperimentu moduan, Google AdWords erabiliz Mundua.com-en publizitatea euskarazko eta inguru hauetako hainbat webgunetan txertatzea erabaki nuen. Nahi bai, baina ezin.

AdWords kontura sartu eta publizatite kanpaina sortzen hasi nintzen, iragarki sortu nuen, iragarki zein webgunetan agertzea nahi nuen aukeratu eta azken pausuan, iragarkia agertzeagatik gehienez ordaindu nahi duzun prezioa ezartzeko orduan… arazoak, arazoak eta arazoak. Konbinazio guztiak probatu nituen baina argi zegoen AdWords-en interfazeak arazoren bat zuela, azkenean ezinezkotzat jo nuen.

Probatzearren gehienezko CPM moduan 0.2 € ezartzen saiatu nintzen, baina hona hemen AdWords-en interfazeak esaten zidana:

adwords2a.png

Ummm, 0.20 € jarri eta ezin daitekela 0.00 € baino baxuago izan? Hoen ez du zentzurik…. Orduan, 0.00 € jartzen saitu nintzen, eta:

adwords2b.png

Kaka zaharra! Ondoren, 0.3 €, 0.5 €, 1 €, 5 €, etab. ezartzen saitu nintzen baina ezin. Zer ote dauka Googlek Mundua.com-en aurka? Behin baino gehiagotan eta inolako arazorik gabe, guebs.com-i zuzenduriko kanpainak sortu izan ditut…

Beno, beste egun batean jarraituko dut.


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5