Web 2.0 zerbitzu bat erosi nahi duzu?
Ba esku artean $50.099,99 edo gehiago baldin badituzu duela egun pare bat egun eBay-en enkante gisa salmentan jarri duten Kiko egutegia erosteko aukera duzu. Ez ezazu aukera hau galdu!
Enkantea irabazi eskero funtzionamenduan dagoen Ruby on Rails-ekin eginiko Web 2.0 zerbitzu baten jabe izango zara, zeinek AJAX teknologiari esker interfaz arin eta erabilgarria duen. Aplikazioak PostgreSQL datubase irekia erabiltzen du.
Enkantea irabazi eskero, Kiko egutegiaren kodea osoa, “kiko.com” domeinu izena, egun erabiltzen duten web ostatatze zerbitzua eta softwarraren jabetza intelektuala eskuratuko duzu. Hau da, Kiko zerbitzua osoa eskuratuko duzu.
Eta zergaitik jarri dute Kiko salmentan? Kiko taldekoa zen Richard White-en hitzetan salmentak ez du diru eskasiarekin inolako erlaziorik eta Google Calendar-ek ez die inolako minik egin, agian sinistu beharko genioke… baina ez dut uste inork sinistuko dionik.
Non irakurria: Techcrunch
Abuztua 30th, 2006 at 10:46
[…] Larunbatean, duela egun gutxi iragarri genuen Kiko saltzeko antolaturiko eBay enkantea bukatu egin zen. […]