Blogak, webgune sozialak eta Calacanis-en “etika”

Jason Calacanis blogen inguruan sorturiko pertsonainirik aipagarrienetako bat da, bera izan baitzen 2005eko urrian 25 milioi dolarren truke AOL-ek erosi zuen Weblogs, Inc. blog-sare kometzialaren sortzailea da.

Netscape-en ikurra

Ordundik, Calacanis, AOL-en lanean aritu da Netscape web atariaren birjaiotzaren arduradun gisa. Netscapen webgunea berpizteko asmoz, Digg edo Meneame antzeko zerbitzu batean bilakatu dute, hau da, iturri ezberdineko berriak eta istorioak batzen dituen webgune sozial bat sortu dute. Webgune berria ekainaren 15ean martxan jarri zuten.

Netscape-ek Digg-ek baino askoz bisitari gehiago izan arren, badirudi zerbitzuak orain arte ez duela arrakasta handirik izan. Egoera honi amaiera emateko asmoz, duela egun gutxi, Calacanis-ek web sozial garrantzitsuenetako ( Digg, Delicious, Flickr, MySpace, Reddit, etab. ) “top” erabiltzaileei Netscape-era salto egiteagatik hilean 1000 dolar emango diela proposatu zuen.

Zergaitik egin du Calacanis-ek proposamen hau? Hain emaitza txarrak lortzen ari dira Netscape berriarekin? Hain desesperatuak daude? Seguraski, AOL-en dirua eta Netscape-n erabiltzaile mordoa kontuan izanik, beraien intentzioa berehalako Web 2.0 zerbitzu arrakastatsu bat sortzea zela, baina Netscape ez da Digg bezain “cool” edo erakargarria: korporazio handi bat du atzean, haren sorrera ez Digg-en sorrera moduko abentura bat izan, etab. Erabiltzaileek ez dute Netscape-ekin konektatu.

Bestalde, nola eragin dezake proposamen honek web sozialen izaeran? Printzipioz, web sozial hauen abantaila edukiak erabiltzaileengandik eta modu demokratikoagoan aukeratzen direla da, beraz web sozial hauen erabiltzaile aktiboenei bere lanagatik dirua eskeintzen bazaie… Agian istorio mordoa bidaltzen dituzten erabiltzaileen kopurua handitu egingo da eta ondorioz, argitaratutako istorioen kopurua ere handitu eta hauen kalitate jeitsi egingo da… Gertakariei itzaron beharko.

Iturriak: Techcrunch

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5