2006 Abuztua hilabeteko artxiboa

Gaur BlogDay da

Abuztua 31, 2006 | Egilea: aitor

Antton-ek gogorarazi dit gaur BlogDay eguna dela eta beraz, iniziatiba hau jarraituz 5 blog aipatu egingo ditut.

BlogDay-ri buruz informazioa nahi baduzue eta haien webgunea oso ondo ez dabilela kontuan izanik, Antton-en en BlogDay eta Blog Berriak (Euskaraz, nola ez) istorioak irakurtzea gomendatzen dizuet.

Beno ba, hona hemen nere zerrendatxoa:

  • HerriTek (eu)
    Teknologia berriei buruz istorio eta berri sakonak.
  • itxoin pixka bat (eu)
    Oso ideia eta pentsamendu argiak dituen iñatzuar baten bloga.
  • Dead 2.0 (en)
    Web 2.0-ren inguruan egi handi eta barregarrienak esaten dituen tipoa.
  • El Blog Salmón (es)
    Edonork ulertzeko moduko istorioak argitaratzen dituen ekonomiari buruzko bloga.
  • Euskadi I+D (es)
    Euskadi, innobazioa eta teknologia berriei buruzko berriak eta gogogetak biltzen ditu.

Technorati Tags: , .

Kiko saltzeko eBay enkantea bukatu da

Abuztua 30, 2006 | Egilea: aitor

Larunbatean, duela egun gutxi iragarri genuen Kiko saltzeko antolaturiko eBay enkantea bukatu egin zen.

Kikoren salmenta hasi zenean, haren salneurria $50.000-eko zen baina azkenean $258.100 dolarretara iritsi egin da. Diru mordoa, 217.000 € baino gehiago edo 36.000.000 pzta inguru. Gehiegitxo esango nuke, baina hori erosleak erabaki behar du.

Zerbitzuak erabiltzaile oso gutxi zituen eta gainera Google Calendar-en konpetenzia du, zeinek produktu hobea merkaturatu duen. Gainera, Kikoren erabiltzaile kopuru baxua kontuan izanik seguraski Kiko-k zerbitzari bakarra erabiltzen du, beraz erosleak Kikoren erabiltzaile kopurua nabarmenki handitzea lortzen badu, zerbitzuaren hosting infraestruktura osoa guztiz diseinatu eta moldatu beharko du.

Beraz, erosleak batik bat Kiko funtzionarazten duen softwarea erosi du. Hainbeste balio du software honek?

Web 2.0 zerbitzu bat erosi nahi duzu?

Abuztua 21, 2006 | Egilea: aitor

Ba esku artean $50.099,99 edo gehiago baldin badituzu duela egun pare bat egun eBay-en enkante gisa salmentan jarri duten Kiko egutegia erosteko aukera duzu. Ez ezazu aukera hau galdu!

Enkantea irabazi eskero funtzionamenduan dagoen Ruby on Rails-ekin eginiko Web 2.0 zerbitzu baten jabe izango zara, zeinek AJAX teknologiari esker interfaz arin eta erabilgarria duen. Aplikazioak PostgreSQL datubase irekia erabiltzen du.

Enkantea irabazi eskero, Kiko egutegiaren kodea osoa, “kiko.com” domeinu izena, egun erabiltzen duten web ostatatze zerbitzua eta softwarraren jabetza intelektuala eskuratuko duzu. Hau da, Kiko zerbitzua osoa eskuratuko duzu.

Eta zergaitik jarri dute Kiko salmentan? Kiko taldekoa zen Richard White-en hitzetan salmentak ez du diru eskasiarekin inolako erlaziorik eta Google Calendar-ek ez die inolako minik egin, agian sinistu beharko genioke… baina ez dut uste inork sinistuko dionik.

Non irakurria: Techcrunch

mundua.com-ek logo berria du…

Abuztua 2, 2006 | Egilea: aitor

Bi egun daramatzagu mundua.com-en aldaketak egiten. Bi aldaketa aipagarri egiten ari gara: alde batetik webgunea eta haren diseinua aldatzen ari gara, bestalde mundua.com-en erabiltzen dugun WordPress sistema eguneratzen. Egia esan, nahikoa ahaztuta neukan mundua.com eta azkenean denboratxo bat aurkitu eta beharrezkoak ziren aldaketak egiten erabaki dut.

Mundua.com berriaren zatitxo bat aurreratzearen, hone hemen webgunearen logo edo ikur berria:

mundua.com-en logoa

Badakit ez dela beste munduko ezer, baina nere kreatibitate grafikoa hutsaren hurrengoa da, beraz emaitzarekin nahiko pozik nago. Logoarekin batera webgunearen diseinu orkorra aldatu dugu eta suposatuko duzuen moduan berdea eta laranja dira gehien erabili ditugun koloreak.

Mundua.com-en kolore eta itzura berria izanik, agian aste batzu barru zabaldu.com-eko Arkaitzek antolatu zuen “logo lehiaketa” antzeko zerbait egingo dugu. Lehiaketa haren arrakastaren erdia lortu eskero pozik izango naiz. Dena den, ikusteko dago egingo dugun edo ez…

Webgune berria gaur edo bihar bertan martxan jartzea espero dugu. Bestalde, hurrengo asteetan blogentzako theme gehiago euskeratu eta sistemara gehitzeko asmoa daukat. Era ez naizen askorik atzeratzen…. Orduantxe, mundua.com-entzat euskeratu ditugun WordPress theme guztiak “askatuko” ditugu, edonork bere WordPress instalazio propioa erabil dezan.

Blogak, webgune sozialak eta Calacanis-en “etika”

Abuztua 1, 2006 | Egilea: aitor

Jason Calacanis blogen inguruan sorturiko pertsonainirik aipagarrienetako bat da, bera izan baitzen 2005eko urrian 25 milioi dolarren truke AOL-ek erosi zuen Weblogs, Inc. blog-sare kometzialaren sortzailea da.

Netscape-en ikurra

Ordundik, Calacanis, AOL-en lanean aritu da Netscape web atariaren birjaiotzaren arduradun gisa. Netscapen webgunea berpizteko asmoz, Digg edo Meneame antzeko zerbitzu batean bilakatu dute, hau da, iturri ezberdineko berriak eta istorioak batzen dituen webgune sozial bat sortu dute. Webgune berria ekainaren 15ean martxan jarri zuten.

Netscape-ek Digg-ek baino askoz bisitari gehiago izan arren, badirudi zerbitzuak orain arte ez duela arrakasta handirik izan. Egoera honi amaiera emateko asmoz, duela egun gutxi, Calacanis-ek web sozial garrantzitsuenetako ( Digg, Delicious, Flickr, MySpace, Reddit, etab. ) “top” erabiltzaileei Netscape-era salto egiteagatik hilean 1000 dolar emango diela proposatu zuen.

Zergaitik egin du Calacanis-ek proposamen hau? Hain emaitza txarrak lortzen ari dira Netscape berriarekin? Hain desesperatuak daude? Seguraski, AOL-en dirua eta Netscape-n erabiltzaile mordoa kontuan izanik, beraien intentzioa berehalako Web 2.0 zerbitzu arrakastatsu bat sortzea zela, baina Netscape ez da Digg bezain “cool” edo erakargarria: korporazio handi bat du atzean, haren sorrera ez Digg-en sorrera moduko abentura bat izan, etab. Erabiltzaileek ez dute Netscape-ekin konektatu.

Bestalde, nola eragin dezake proposamen honek web sozialen izaeran? Printzipioz, web sozial hauen abantaila edukiak erabiltzaileengandik eta modu demokratikoagoan aukeratzen direla da, beraz web sozial hauen erabiltzaile aktiboenei bere lanagatik dirua eskeintzen bazaie… Agian istorio mordoa bidaltzen dituzten erabiltzaileen kopurua handitu egingo da eta ondorioz, argitaratutako istorioen kopurua ere handitu eta hauen kalitate jeitsi egingo da… Gertakariei itzaron beharko.

Iturriak: Techcrunch


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5