Noiz erabili zen Web 2.0 terminoa lehen aldiz?

Noizkoa da Web 2.0 terminoa? Ez dut uste zihurtasun osoz jakitea posible denik, baina modan daraman denbora ( O’Reilly-k modan jarri zuenetik ) baino dexente zaharragoa dela argi dago. Duela 4-5 urte terminoa agertzen zen artikuluekin topo egitea posible izaten zen, baina azkenengo 2-3 urteetako Web 2.0 BOOM honek aurrekoa guztia gure burmuinetik ezabatu duela ematen du.

Lehen, Web 2.0 terminoa ez zen gaur egungo esanahiarekin erabiltzen edo gutxienez ez zuen hain esanahi zabala, Wikipediaren Web 2.0-ren definizioan azaltzen den moduan web semantikoarekin erlazionaturik erabiltzen baitzen.

All Business aldizkariaren 1999.eko Uztaileko edizioan, Web eta Interneten etorkizunari buruz hitzegiten zuen FRAGMENTED FUTURE artikuluan aurkitu dezakezu Web 2.0 terminoaren erabilpenaren lehen adibideetako bat. Lehena agian? Nork daki.

Kasualitatez ere behin baino gehiagotan erabili izan da “Web 2.0″ terminoa. Adibidez, 1999.ean bazen “Conversa Web 2.0” izena zuen web nabigatzaile bat.

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5