Alexa eta Webguneen sailkapenak
Atzo erabili.com-en irakurri nuen cyberEuskadi-k beraien euskal webguneen ranking-a eguneratu duela eta sailkapen hau, Alexaren datuetan oinarriturik egiten dutela. Eta bai hala da, zerrendaren “Lege oharretan” argi uste dute:
El ranking de webs se elabora a partir de los datos de Alexa (una empresa de Amazon.com) sobre visitas a webs de todo el mundo. En el ranking sólo están aquellas webs que figuran en el directorio de cyberEuskadi, por lo que si quieres que la tuya también esté presente debes darla de alta en el siguiente formulario:
http://www.cybereuskadi.com/links/add_url.php?c=1Los datos de Alexa se extraen a partir de las webs por las que navegan aquellos usuarios que tienen el software de esta empresa en su ordenador. Obviamente, estos datos sólo son válidos para webs que alcanzan niveles de visitas muy elevados, normalmente los que están entre los 50.000 más visitados del mundo. En cualquier caso, hay muchos de esos en Euskadi, unos 50, como se puede apreciar en el propio ranking:
http://www.cybereuskadi.com/ranking.php
Alexaren datuak oso erraz manipulatu daitezke, existitzen ez duen webgune bat zerrendaren lehen postuan (hau exagerazio bat da, lehen postuan jartzea ez dut uste…) jartzea posible da, beraz argi dago Alexaren datuek ez dutela askorik balio.
Alexa-k erabiltzaile gutxi batzuek beraien nabigatzailean instalaturiko barra edo plugin batek bidaltzen dien datuen arabera sortzen du bere sailkapena. Pentsa dezagun egunean 1.000 bisitari dituzten 2 webgune ditugula, lehen webgunearen 100 bisitarik alexa barra daukatela eta bigarren webgunearen 10 bisitarik soilik dutela. Nahiz eta bisitari berdinak izan, lehen webgunea bigarrena baino dexente hobeto sailkatua egongo da.
Argi dago ere, webgune batek zenbat eta bistari gehiago eduki, Alxearen datuen fidagarritasuna handiago izango dela, manipulazioa zailagoa baita. Beraz, cyberEuskadi-ren zerrenda honetan, lehen 20 webguneen sailkapena edexente fidagarria izan daiete, baina handik aurrera fidagarritasun oso baxua duela esango nuke.
Ez al dago zerrenda hau fidagarriagoa bihurtzeko modurik? Zerbait asmatu beharko…