Blogari izatetik bizitzea posible da eta ez soilik Estatu Batuetan

Badirudi Estatu Batuetatik kanpo ere blogari izatetik bizitzeko adina dirua ateratzea posible dela.

Atzo bertan, Javier Penalva-k, espainiako weblogssl blog sareko Xataka, Genbeta eta Applesfera blogetako idazlea, hilabete gutxi barru blogari izatetetik soilik biziko dela iragarri zuen.

Además, salvo catástrofe mayúscula, en 6-12 meses mi ilusión es haber dejado atrás mi trabajo de profesor para dedicarle todo el tiempo a escribir y vivir la vida.

zabaldubildudel.icio.us

”Blogari izatetik bizitzea posible da eta ez soilik Estatu Batuetan” istorioak 6 iruzkin ditu.

  1. Euskaraz posible ote?-(r)en iritzia:

    Horrelako albiste bat irakurtzen dugunean, guk euskaldunok betiko topikoetara jo ohi dugu. Hau da, posible litzateke blogari profesional euskalduna?

    Idazle eta blogariaren figuren gaineko hausnarketan murgilduta. Orain dela gutxi irakurri nion Juan Luis Zabalari Berrian, Xabier Mendiguren soslaia egiterakoan, Mendiguren “idazlea” eta “blogaria” zela. Marra finez bereizten zituen esparruak.

  2. aitor-(r)en iritzia:

    Blogari euskaldun profesionala? Ez litzateke batere erraza izango, baina posible dela uste dut baina modu ezberdinean.

    Euskaraz idatzi eskero, irakurle kopuru baxua kontuan izanik, Google Adwords eta antzekoekin bizitzeko adina dirua ateratzea ezinezkoa da. Beraz, blogari profesional honek berak lorturiko anuntzianteak beharko lituzke eta ondo ordaintzen duten anuntzianteak gainera.

    Gainera, blogari honek

  3. zabaldu.com-(r)en iritzia:

    Badirudi Estatu Batuetatik kanpo ere blogari izatetik bizi daitekela…

    Espainian blogari profesionalak posible dira, ¿hemen ere posible al da? ¿euskaraz idazten duen blogari pofesionalak posible al dira?…

  4. Hasier-(r)en iritzia:

    Google Awards delako horrek ze irakurle kopuru izaten du kontutan horretaz bizi ahal izateko?

  5. aitor-(r)en iritzia:

    Lehenik eta behin, Google Adwords esan beharrean, Google Adsense esan beharko nuke. Lehena anuntziateentzako da. Bigarrena webmasterrentzat da, beraien webgunean anuntzioak jartzeko ematen baitie.

    Google Adsense programarekin, zure webgunean Googlek emaniko publizitatea jartzen duzu eta bisitariek anuntziotan klik egiten dutenean, Googlek bere irabazien portzentai bat ematen dizu.

    Klik bakoitzagatik Google jasotzen duena 0.05 € eta 2 € bitartekoa izaten da (gehiago ere posible da), baina gehinetan 0.5 € baino gutxiago izango da. Google-k ematen dizun protzentaia ezezaguna da, baina bajua, webmasterrak irabazten duena oso gutxi da.

    Beraz, irabazi nahikoa izateko klik piloa behar dituzu eta jendeak normalean ez du kilk egiten, beraz bisitari/irakurle asko behar duzu.

    Euskarak bi arazo planteatzen ditu:

    1) Bisitarik/irakurle gutxi. Zerbait irabazteko hilean 200.000 bisitari baino gehiago behar direla esango nuke. Euskarazko webgune batek hainbeste bisita jasotzea konplikatua da.

    Duela hilabete gutxi gaztelerazko blog garrantzitsu batzuek Adwords-ekin zituzten irabazien berri eman zuten eta 200.000 100.000 bisitarirekin gutxik zuten 75 € baino gehiako irabaziak.

    2) Adsensek, webgunearen orrialdea aztertzen du anuntzio errelebanteak erakusteko asmoz. Adsense ez du, printzipioz, euskara oso ondo ulertzen eta gainera euskarazko anuntzio oso gutxi dagoenez, ez du anuntzio errelebanterik aurkitzen. Ondorioz, anuntzio generikoak erakustem ditu, ahu da, diru gutxi ematen duten anuntzioak.

    Beraz, lehen arazoa nahikoa ez balitz, bigarrenarekin topo egiten dugu. Horrexegatik uste dut, blogari euskaldunek, ezinezkoa dutela Google Adsense edo antzeko programekin diru irabaztea.

    Agian, enpresa euskaldunen batek Adsense antzerako zerbitzu bat sortuko balu…

  6. Hasier-(r)en iritzia:

    Mila esker Aitor, neofito honi bideak eta begiak zabaldu dizkiozulako.

Iruzkin bat idatzi


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5