Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

2006 May hilabeteko artxiboa

Komertzio elektronikoa eta kreditu txartelak

May 29, 2006 | Egilea: aitor

Duela gutxi gure zerbitzuak kontratu nahi zituen gizon batek komentatu zigun ez zuela kreditu txartelaz ordaindu nahi eta ea beste moduren batean ordaindu zezakeen. Nik transferentzia bitartez ordaindu zezakeela erantzun nion, baina hileko zerbitzua kontratu nahiean zebilenez egokiago litzatekela kreditu txartelaz ordaintzea. Berak ezetz esan zidan, ez zuela Internet-en kreditu txartelaz ordaindu nahi eta beraz hori ez zela aukera bat….

Internet-en kreditu txartelaz ordaintzeari beldur izatea ulergarria da, azken finean ez dakigu zehat mehatz gure datuekin zer gertatzen den. ¿Nora doaz datu horiek? ¿nork ikusiko ditu? ¿non gordetzen dira? ¿zer gertatzen da beraiekin? Galdera eta hutsune larregi, baina benetan uste duzue Interneten kreditu txartelaz ordaintzea edozein denda, jatetxe edo gasolineretan ordaintzea baino “arriskutsuagoa” denik? Ezetz esango nuke.

Interneteko komertzio gehienek zure txartelaren datuak pribatuak jarraitzen izateko neurriak hartzen ditugu, baina denda, jatetxe eta bestelako mila negozio ezberdinetan ez dira neurri hauek hartzen. Edozein jatetxe edo gasolindegiko langile batek zure txartelaren datuak apuntatu edo gogoratu ditzake eta ondoren interneteko edozein webgunetan zure txartelaren datuak erabiliz edozein zerbitzu erosi.

Adibide oraindik argiago bat emateagatik: gure inguruetan oso arrunta den supermerkatu kate batean (eta ez, ez da Eroski) kreditu txartelarekin ordaintzen duzun bakoitzean, zure txartelaren datu guztiak agertzen diren papeltxo bat ematen dizute. Ingurutik bueltatxo bat ematea (eta zakarrontzian begiratzea) nahikoa da bezeroen kreditu txartel dexenterekin topo egiteko.

Beraz, zergaitik diogu hainbeste beldur gure txartela interneten erabiltzeari?

Bukatzeko, zure txartelean eginiko edozein kargu inolako azalpenik eman gabe anulatu dezakezula gogoratu nahi dut, kargua egin duen komertzioa da karguaren zuzentasuna erakutsi behar duena. Beraz, zure txartelaren datuak lapurtu eskero dirurik ez duzu galduko, bai txartela ezeztatu beharko duzu eta horrek lana ematen du, baina dirurik ez duzu galduko.

Noiz erabili zen Web 2.0 terminoa lehen aldiz?

May 28, 2006 | Egilea: aitor

Noizkoa da Web 2.0 terminoa? Ez dut uste zihurtasun osoz jakitea posible denik, baina modan daraman denbora ( O’Reilly-k modan jarri zuenetik ) baino dexente zaharragoa dela argi dago. Duela 4-5 urte terminoa agertzen zen artikuluekin topo egitea posible izaten zen, baina azkenengo 2-3 urteetako Web 2.0 BOOM honek aurrekoa guztia gure burmuinetik ezabatu duela ematen du.

Lehen, Web 2.0 terminoa ez zen gaur egungo esanahiarekin erabiltzen edo gutxienez ez zuen hain esanahi zabala, Wikipediaren Web 2.0-ren definizioan azaltzen den moduan web semantikoarekin erlazionaturik erabiltzen baitzen.

All Business aldizkariaren 1999.eko Uztaileko edizioan, Web eta Interneten etorkizunari buruz hitzegiten zuen FRAGMENTED FUTURE artikuluan aurkitu dezakezu Web 2.0 terminoaren erabilpenaren lehen adibideetako bat. Lehena agian? Nork daki.

Kasualitatez ere behin baino gehiagotan erabili izan da “Web 2.0″ terminoa. Adibidez, 1999.ean bazen “Conversa Web 2.0” izena zuen web nabigatzaile bat.

Windows Vista-ren beharrizan tekniko ofizialak

May 23, 2006 | Egilea: aitor

Azkenengo asteotan asko idatzi da Microsoft-en sistema eragile berriaren, Windows Vista-ren, beharrizan teknikoei buruz: beharrizan oso handiak izango dituela, ondo ibiltzeko Microsfot-ek dioena baino dexente gehiago beharko dela, Bill Gates-ek honen inguruan esandakoa, etab.

Azkenean, duela 4-5 egun, Microsoft-ek Windows Vista-ren beharrizan teknikoen datu ofizialak argitaratu zituen, sistema eragile berriaren Get Ready orrialdean (hemen eta hemen datu gehio).

Beharrizan minimoak honek dira:

  • Prosezagailu modernoa, gutxinez 800MHz frekuentzia.
  • 512 MB memoria.
  • DirectX 9 funtzionarazteko gai den prosezagailu grafikoa.
  • Disko gogorrak 15 GB-ko espazio librea izan behar du.

Beno, dexente handiak baina ez hainbesterako. Baina tranpatxo bat dago: ezaugarri horiek soilik dituen ordenagailu batek ezin izango dugu Windows Aero interfaz berria erabili, hortarako gutxienez ezaugarri honek dituen sistema behar da:

  • 1 GHz frekuntziako prosezagailua.
  • 1 GB memoria
  • Gutxienez 128 MB-eko memoria duen Windows Aero funtzionarazteko gai den prosezagailu grafikoa.
  • Disko gogorrak 15 GB-ko espazio librea izan behar du.

Aztertu ditzagun datuak…. 1 GHz prosezailuaren ez da hainbesterako, baina seguraski Windows berri hau ondo ibiltzeko dexente gehiago beharko da, seguru 3 GHz-ekin hobeto dabilela. Bestalde, nahiz eta gaur egun nahiko arrunta da 1 GB-eko memoria duten ordenagailuak saltzea, askotxo dela esango nuke eta seguru 1.5 GB edo 2 GB izatea ondo etorriko dela. Tarjeta grafikoarena ere… zer esan nahi dute “Windows Aero capable” izan behar duelarekin?

Eta zer esan nahi du guzti honek? Betikoa: Windows berri hau erabili nahi baduzu ordengailua berria erosi beharko duzula edo dagoeneko ordenagailu modernoa eduki. Baina beno, hau ez da gauza berria. Vista-k eskeintzen dituen gauzatxo berriak nahi ez badituzu, hoberena Windows XP-arekin jarraitzea izango da ( edo Linux erabiltzen hasi… ), ¡baina kontuz! Windows XP Home Edition-en soportea VIsta merkaturatu eta 2 urtetara bukatu egingo da…

Vistaren ezaugarriak ikusi ondoren, badirudi eskeintzen duen nobedade bakarra interfaz polit eta zertxobait erabilgarriago bat dela. Baina hau ordenagailuak eguneratzeko arrazoia al da? Orduan, nola konbentzituko gaitu Microsoft-ek Vista-ra eguneratzea beharrezkoa dela?

Gates-ek esango diguna imajinatu daiteke: segurtasuna, produktibatea, segurtasuna, produktibitatea, segurtasuna, segurtasuna… Hau da, Microsoft-en ustez produktibitatea handitzeko Vista-ren interfaz berritua ikasi behar da eta segurtasuna nahi badugu Vista erabili behar dugu, orduan Windows XP eta 2003-k ez dute adina segurtasunik eskeintzen? Ez dut ezer ulertzen.

Kuriosistate moduan, Microsoft-en sistema eragilearen bertsio ezberdinek izan duten beharrizan teknikoen eboluzioa erakusten duen grafikoa egin dute Mundogeek blogekoek.

Alexa eta Webguneen sailkapenak

May 19, 2006 | Egilea: aitor

Atzo erabili.com-en irakurri nuen cyberEuskadi-k beraien euskal webguneen ranking-a eguneratu duela eta sailkapen hau, Alexaren datuetan oinarriturik egiten dutela. Eta bai hala da, zerrendaren “Lege oharretan” argi uste dute:

El ranking de webs se elabora a partir de los datos de Alexa (una empresa de Amazon.com) sobre visitas a webs de todo el mundo. En el ranking sólo están aquellas webs que figuran en el directorio de cyberEuskadi, por lo que si quieres que la tuya también esté presente debes darla de alta en el siguiente formulario:
 http://www.cybereuskadi.com/links/add_ur…

Los datos de Alexa se extraen a partir de las webs por las que navegan aquellos usuarios que tienen el software de esta empresa en su ordenador. Obviamente, estos datos sólo son válidos para webs que alcanzan niveles de visitas muy elevados, normalmente los que están entre los 50.000 más visitados del mundo. En cualquier caso, hay muchos de esos en Euskadi, unos 50, como se puede apreciar en el propio ranking:
 Atalak: Internet | Comments

Blogari izatetik bizitzea posible da eta ez soilik Estatu Batuetan

May 17, 2006 | Egilea: aitor

Badirudi Estatu Batuetatik kanpo ere blogari izatetik bizitzeko adina dirua ateratzea posible dela.

Atzo bertan, Javier Penalva-k, espainiako weblogssl blog sareko Xataka, Genbeta eta Applesfera blogetako idazlea, hilabete gutxi barru blogari izatetetik soilik biziko dela iragarri zuen.

Además, salvo catástrofe mayúscula, en 6-12 meses mi ilusión es haber dejado atrás mi trabajo de profesor para dedicarle todo el tiempo a escribir y vivir la vida.

Ongi etorri Gnome

May 13, 2006 | Egilea: aitor

Duela 4-5 (agian gehiago…) urte hasi nintzela Linux eta BSD sistema ezberdinak erabiltzen. Nere ordenagailuan Mandrake-rekin hasi nintzen, gero RedHat, FreeBSD, CentOS, SuSE eta OpenSuSE etorri ziren. Beti ere RPM paketeetan basaturiko sistemak ( FreeBSD ezik, baina hau deabrua da, ez pinguinoa, beraz… ) eta KDE ingurunea erabili ditut.

Azkenik, duela pare bat egunetik, Ubuntu erabiltzen hasi naiz, debian-en paketeetan basturiko sistema eta gainera GNOME ingurunea erabiliz….

Pantallazo-2.png

Eta egia esan oso gustora nago. Batik bat, azkenaldian OpenSuSE-rekin izan ditudan esperientzia txarrak kontuan izanik. DEB eta RPM paketeen arteko ezberditasuna, APT-GET, erabiliz oso txikia da. Gnome ingurunea KDE baina askoz simpleagoa da, baina arintzoago doala iruditzen zait, dena den gauza batzuk konfiguratzeko falta botatzen da.

Eta Ubuntu-ri buruz zer? Erraza, ederra, sinplea, zoragarria… Linux forgatu nahi baduzu, dudarik gabe, Ubuntu da frogatu behar duzun distribuzioa. Agian pixkat itzaron, seigarren bertsioren fase establean sartzen denerarte.

BackupMyBlog, blogen segurtasun kopiak egiteko zerbitzua

May 12, 2006 | Egilea: aitor

Noizbait pentsatu ahal duzu zure blogaren datuak gordetzen dituen datubasea pikutara joan daitekela eta datu guztiak galdu? Ba bai, eta nahiz eta zure bloga ostatzen duen hosting zerbitzuak zure datubaseen segurtasun kopiak egin, desastreak gertatu daitezke eta gertatu egiten dira. Horrexegatik, behar beharrezkoa zure kontura zure blogaren segurtasun kopiak egitea eta ahal bada, egunero egitea, horrela datuak (eta lana) galtzeko aukera murriztuko dituzu.

Segurtasun kopiak egiteko modu asko daude, baina orokorrean datubasearen estruktura eta edukiak SQL formatuan gordetzea izaten da egokiena. Ba horixe bera da BackupMyBlog zerbitzuak egiten duena.

Zerbitzua erabiltzeko beharrezkoa da zure blog propioa ostatzea, zure datubase propioa izatea, zure datubasearen konexio datuak ezagutzea eta zure blogaren zerbitzarira FTP edo SSH sarrera izatea. Beraz, zerbitzu honek ez du balio Mundua.comBlogari.net edo Blogak.com moduko zerbitzuetan ostaturiko blogen segurtasun kopiak egiteko.

Zerbitzua erabiltzea nahiko sinplea da eta konfiguratzeko bi aukera eskientzen ditu: automatikoa eta manuala.Zerbituza erabili eskero, modu manuala erabiltzea gomenatzen dizuet, horrela zerbitzuak zer egiten duen atzemango duzue. Zerbitzua konfiguratu ondoren, BackupMyBlog zerbitzuak egunero zure datuabasearen kopia bat egin eta gordetzen du.

Zerbitzua oraindik “beta” fasean dago eta oraingoz dohakoa da, baina badirudi “beta” fase bukatu bezain laster zerbitzuagatik ordaindu beharko dela. Dena den, espekulazioa besterik ez da.

Egia esan nahiko zerbitzu “tontoa” da eta bere helburua segurtasun kopiak egitea bada ere, datubasea ezabatzeko aukera ere badago. Azken finean, zure blogean BackupMyBlog-ek emaniko script bat jarri behar duzu, horrela script-ak zure datubasera sartzeko baimena izango du. Script honek errore bat badu, agian zure datu guztiak ezabatu ditzake. Dena den, argi dago, zerbitzu honen egileek kontu handiz egingo zutela script hau, beraz arriskua mínimoa dela esango nuke. Gainera, script hau PHP lengoian idatzia dago eta kodea ikus daiteke.

Bestalde, script-ari datubasea irakurtzeko baimena (SELECT baimena) soilik duen MySQL erabiltzaile baten datuak ematen badizkiozu, ez dago inolako arriskurik. Dena den, azken hau egiteko gai bazara, seguru “mysqldump” komandoa erabiltzeko gai zarela edo zure blogean backup-ak egiteko plugin bat instalatzeko gai ere bazarela.


Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios