Mundua.com martxan da
Beno, Mundua.com webgunearen diseinua gustatzen ez bazait ere eta gauza nahikotxo bukatu gabe baldin badaude ere, Mundua.com martxan jartzea erabaki dugula aipatu nahi nuen.
Nahiz eta, Apirilaren 1ean martxan izango zela aurreratu, egun bat atzeratu behar izan dugu Mundua.com-en anuntzioa. Azkenean, igande hontan, istorio honen bitartez, Mundua.com martxan zegoela iragarri dugu.
Sustatu.com eta zabaldu.com webguneetan argiratu dituzten artikuluei esker, bistari nahikotxo heldu dira Mundua.com-era eta dagoeneko 10 blog inguru sortu dituzte.
Pozik egoteko arrazoiak ditugula uste dut. Azkenengo lau hilabetetan blogak euskaraz sortzeko 3 plataforma ezberdin jaio dira eta honek, dudarik gabe, Interneten euskararen erabilera dexente bultzatzea suposatuko du. Blogari.net izan zen lehena eta dagoeneko blog mordoa ostatatzen ditu, hurrengoa Blogak.com izan zen eta azkenik Mundua.com.
Argi dago oraindik lan asko egin behar dugula gure hizkuntz zaharrak teknologia berrietan duen presentzia handitzeko, gainera dexente atzeratuk gabiltzala uste dut, baina azkenaldian nahiko ondo bideraturik gaudela ematen du.
Hilabete baten epean, beste proiektu txikitxo bat aurkezteko gai izango naizela uste dut. Udarako beste proiektu dexente handiago bat iragarriko dugu eta urte bukaerarako, guebs.com-en eskeintzen ditugun zerbitzuak guztiz euskaratuak izango ditugu.
Apirila 3rd, 2006 at 19:11
Ez dugu ahaztu behar Goiena.net eta Eibar.org bezalakoek ere bloga kuadeatzeko aukera eskeintzen dutela.
Apirila 3rd, 2006 at 21:31
Kaixo newton,
Bai noski, gainera dexente lehenagotik dabiltza funtzionamenduan, ezta?
Dena den, ezberdintasun garrantzitsua bat dago aipatu dituzun bi komunitate haien artean eta nik aipaturiko hiruren artean:
Goina.net eta Eibar.org eskualde edo herri konkretuetara bidaraturiko zerbitzuak dira eta gainera, uste dut, blog bat sortzea ez dela 30 segunduko gauza, baizik eta pertsona batek onartu behar duela…