2006 Apirila hilabeteko artxiboa

Punset ere blogari

Apirila 24, 2006 | Egilea: aitor

Euskadi I+D blogean irakurri berri dut Eduard Punset-ek bere blog propioa hasi berri duela, berri ona dela esango nuke. Ea nohizbehinka eguneratzen duen…

Eduard Punset, beste gauza askoren artean, TVE2 telebista katean ematen duten Redes programaren zuzendaria da. Inguru hauetan telebistan ematen duten saiorik onenetarikoa dela uste dut, batipat Punset-ek gauza konplexuak errez kontatzeko duen gaitasunari ezker.

Ejem, guebs.com-en Ruby on Rails eskeintzen hasi gara…

Apirila 24, 2006 | Egilea: aitor

Orain dela egun batzu aurreratu nuen moduan, guebs.com-en eskeintzen ditugun bi web ostatatze ( hosting ) plan handienetan Ruby on Rails erabiltzeko aukera gehitu diogu.

Gazteleraz irakurtzeko gogorik baduzu: ofrecemos Ruby y Ruby on Rails.

Agian, Ruby on Rails eskeintzeko lighthttpd web zerbitzaria erabiltzea komenigarriago izango litzateke, baina Apache erabiltzera erdi behartuak gaudenez, Apache eta FastCGI-ren arteko konbinazioa erabiltzea erabaki dugu. Dena den, dexente ondo dabilela esan beharra dago.

Hilabete inguru daramagu probak egiten eta Apache Benchmark herramintarekin jolasten (denbora galtzen), eta nahiko emaitza onak lortu ditugu. Adibidez, Rails erabiliz progamaturiko Typo blog aplikazioaren istorio txikitxo bat ( 7.3 KB ) segundu batean 660 bider erakusteko gai da, hau da, 660 petizio segunduko.

Zenbaki hau oso erlatiboa da, zerbitzari beretik neurtua baitago (datuen joan etorriak behar duen denbora baztertuz) eta petizioa bakoitza HTML kodea jasotzea besterik ez baita, hau da, ez dira kodean txertaturiko irudiak deskargatzen ezta HTML kodea formateatzen. Dena den, balore hau, benetazko errendimendutik hurbil beharko luke, nahiz eta balore hontara heldu aurretik konexioa saturatu egingo zen ( 660 orrialde/seg x 50 KB/orrialde = 32 MB/seg = 257 Mbps ).

Dagoenekoa nahikoa desbideratu nahiz istorioaren gai nagusitik…

Web 2.0 zerbitzuak sailkatzen dituen Web 2.0 zerbitzua

Apirila 24, 2006 | Egilea: aitor

Ze izenburu borobila. Web 2.0-tik bueltatxo bat ematen nenbilen eta Web 2.0 zerbitzuen sailkapena egiten duen Web 2.0 zerbitzu batekin topo egin dut, koolWeb 2.0 izena du eta nahiko interesgarria da. Lau bider esaldi berean, ez dago gaizki.

koolWeb 2.0 zerbitzu oso sinplea da: Web 2.0 zerbitzuen zerrenda bat da, non zerbitzuak erabiltzaileen botuen arabera sailkatuak agertzen dira. Zerbitzuak puntuatzeko modua nahiko xelebrea da, “drag & drop” eginez zerbitzu bakoitza zerrendan gora eta behera mugitu dezakezu, honela bakoitzari puntuazioa positiboa edo negatiboa ematen diozu.

Autobonbo

Apirila 12, 2006 | Egilea: aitor

Orain dela minutu batzu autobonbo istorio bat idatzi dut gure guebs.com-eko blogean eta bukatzeko hauxe idatzi dut:

Para terminar, indicar que la seguridad, flexibilidad y rendimiento que ofrece esta solución de PHP que hemos implementado es muy superior a la de la mayoría de proveedores de alojamiento web: ¿cuantos proveedores ofrecen PHP5? ¿cuantos proveedores te permiten usar PHP4 y PHP5 al mismo tiempo? ¿en cuantos te permiten personalizar la configuración de PHP usando tu propio archivo php.ini?

Normalean objetiboa izaten saiatzen naiz, baina hilabetete hontan ez dugu askorik saldu eta… jeje. Asuntoa zera da, ameriketan badaudela antzeko soluzioa eskeintzen dituzten enpresak, baina gaztelerazko merkatura zuzenduriko enpresen artean ez dago antzeko zerbait eskeintzen duenik.

Beno, autobonbo-arekin jarraituz, egun batzu barru Ruby on Rails eskeintzen hasiko garela anuntziatuko dugu. Oraindik ez dago guztiz prest baino dexente ondo dabil.

WordPress pluginaren 0.4 bertsioa

Apirila 12, 2006 | Egilea: aitor

zabaldu.com-eko arduraduna den Arkaitz-ek eskaturik, nere zabaldu.com WordPress plugina eguneratu dut. Dagoeneko pluginaren 0.4 bertsioa da eta nere plugin hau norbaitek erabiltzen baldin badu, azken bertsio hontara eguneratzea gomendatzen diot.

Zergait eguneratu dudan? Aurreko bertsioak Menéame-ren kodeak zekarren API-a erabiltzen zuen pluginaren funtzioa deitzen zen guztietan. Honen ondorioz, pluginaren funtzioa deitzen zen guztietan zabaldu.com-era konexio bat egiten zen. Arkaitzen ustez, honek zabaldu.com-en zerbitzariaren errekurtsoak kontsumitzeko soilik balio zuen eta beraz, API berri bat sortu du eta Menéame-ren kodeak zekarren API-a erabili beharrean, berea erabiltzea eskatu dit.

Pluginaren bertsioa berria, aurrekoa baino sinpleagoa da eta berez funtzio bakarra eskeintzen du: zabaldu(). Dena den, zure theme-an aurreko bertsioko zabaldu_ta_bozkatu() funtzioa erabiltzen bazaude, ez arduratu ez duzu theme zertan aldatu beharrik. Bertsio berrian zabaldu_ta_bozkatu() funtzioak zabaldu() deitzen du, beraz aurreko bertsioko funtzio biek funtzionatzen jarraitzen dute. Dena den, denborarik baduzu, zure themean zabaldu_ta_bozkatu() funtzioa zabaldu() funtzioagatik aldatzea gomendatzen dizut.

Irakurri ezazu pluginaren 0.4 bertsioaren dokumentazioa.

Ruby On Rails eta Web 2.0

Apirila 9, 2006 | Egilea: aitor

Azkenaldian, web programaketaren mundua nahiko aztoratua dabil eta honen erruduna Ruby on Rails izenez ezagutzen den framework-a da. Ruby on Rails, sarritan RoR edo Rails izenez ezaguna, Ruby lengoaian eginiko MVC ( Model-View-Controller ) arkitektura jarraitzen duen web aplikazioak sortzeko framwork-a da.

Rails-en sortzailea, 37signals enpresako David Heinemeier izan zen, enpresa honek eskeintzen duen Basecamp zerbitzua sortzeko egina. Rails eta Basecamp batera sortu ziren, lehena bigarrena garatzen zen bitartean sortzen eta eboluzionatzen joan zen. Pasadan urtean, 2005ean, 37signals-ek Ruby on Rails liberatu egin zuen eta ordundik Open Source komunitatea da framework honen garapenaren arduraduna.

Aspaldi probatu nuen RoR nere lehenego “kaixo mundua” aplikazio eginez, ondoren “How to build a blog engine in 15 minutes with Ruby on Rails” bideo tutoriala jarraitu eta benetako aplikazio bat sortu nuen. RoR-en potentziala oso handia dela argi geratu zitzaidan eta guztiz ulergarria ikusten dut azkenengo hilabeteetan Ruby on Rails-i buruz idatzi eta hitzegin den guztia.

PHP programatzaile ugari Ruby On Rails-en abantailak ikusirik, PHP alde batera hutsi eta RoR erabiltzen hasi ziren, gainera munduko foro guztietan bere erabakiaren arrazoiak eta zergaitiak idatzi zituzten. Honen ondorioz, PHP-ren jarraitzaile amorratu batzu Rails oinarrituriko PHP framework sortzen hasi ziren: Biscuit, CakePHP, PHP on Trax, Symfony (Symfony moda hau baina lehenagokoa dela uste dut, beraz printzipoz ez dago Ruby On Rails-en oinarratua), TaniPHP, etab.

Dexente kuriosoa egiten zait orain dela urtebete inguru liberatu zen framework batek hainbesteko garrantzia hartu izana. Ruby on Rails-en hazkunde ikusgarria honen arrazoi nagusia Web 2.0 moda hau dela esango nuke. Azken finean, Basecamp lehenengo Web 2.0 zerbitzuetako bat izan zen, 37signals oso enpresa Web 2.0-a da, RoR-en webgunearen diseinua ere oso Web 2.0 da, RoR, Ajax eta beste oso Web 2.0 diren teknologien (RSS, etab.) arteko harremana oso estua da, etab.

PHP eta Ruby on Rails-en arteko guda batean sartu gara eta badirudi PHP-ren jarraitzaileak, nahiz eta askoz gehiago izan, RoR-en garaipenaren eta PHP-ren heriotzaren beldur direla. Azken finean, programatzaile gehienok ikusi dugu Ruby on Rails erabiliz ( programatzaile onak EZ garenok batipat ) denbora aurreztu daitekela eta gainera Web 2.0 kontzeptuan automatikoki sartzen garela. Lehenengo abantaila ez dakit garrantzitsua den, baina Web 2.0 izatearena bai, oso garrantzitsua da. Azken finean, Web 2.0 hain da modernoa, hain da cool.

Zend, PHP lengoairekin erlazionaturiko enpresa garrantzitsuena, Ruby on Rails beldur da ere eta horrexegatik hasi zen bere Zend framework-a sortzen. Egin esan ez dut Zend Framework hau probatu ezta dokumentazioa irakurri ere (hau da, ez dakit zer demontre egiten duen) baina gaur egun webguneak, dokumentazioak, etab. duen itzurarekin, ez dut probatu ere egin behar Ruby on Rails-en aurkako guda galduko duela jakiteko. Guda hau irabazi nahi badute hobe izango dute gomendio hauei jarraitzea:

  • Zend framework-aren webguneari Web 2.0 itzura gehio eman: txuri gehio, Ajax erabiltzea ahaztu dute, berriak etiketatzea ahaztu dute, logoari “beta” bat falta zaio, etab.
  • Dokumentazioa desastre bat, bihurtu ezazue Wiki batea eta agian konpondu egingo dute.
  • “Blog bat 5 minututan nola sortzea” azaltzen duen tutorial bat sortu.
  • Ajax, Ajax eta Ajax. Aplikazioetan Ajax erabiltzea erreztu, posible bada aplikazioak ez du sekula helbidez aldatu behar, zerbaitetarako daude iframe-ak eta Ajax. Bilatzaileen spider edo motorrek ezer ez aurkitzea ez du inolako inportantziarik.
  • Framework-ean Wikiak, RSS, Google AdWords, Google Maps, Technorati eta del.icio.us etiketak, etab. erabiltzeko klaseak gehitu.
  • Ez dakit nola egin daitekeen, baina sorturiko aplikazioei, nonbait, “beti beta bertsioan” esaldia gehitu.

Egia esan Zend Developer Zone webguneak nahiko Web 2.0 itzura dauka, “beta” hitza gehitu diote eta guzti, gainera “Categories” hitza erabili beharrean “Related Tags” erabiltzen dute. Emozionatu egingo naiz.

Mundua.com martxan da

Apirila 3, 2006 | Egilea: aitor

Beno, Mundua.com webgunearen diseinua gustatzen ez bazait ere eta gauza nahikotxo bukatu gabe baldin badaude ere, Mundua.com martxan jartzea erabaki dugula aipatu nahi nuen.

Nahiz eta, Apirilaren 1ean martxan izango zela aurreratu, egun bat atzeratu behar izan dugu Mundua.com-en anuntzioa. Azkenean, igande hontan, istorio honen bitartez, Mundua.com martxan zegoela iragarri dugu.

Sustatu.com eta zabaldu.com webguneetan argiratu dituzten artikuluei esker, bistari nahikotxo heldu dira Mundua.com-era eta dagoeneko 10 blog inguru sortu dituzte.

Pozik egoteko arrazoiak ditugula uste dut. Azkenengo lau hilabetetan blogak euskaraz sortzeko 3 plataforma ezberdin jaio dira eta honek, dudarik gabe, Interneten euskararen erabilera dexente bultzatzea suposatuko du. Blogari.net izan zen lehena eta dagoeneko blog mordoa ostatatzen ditu, hurrengoa Blogak.com izan zen eta azkenik Mundua.com.

Argi dago oraindik lan asko egin behar dugula gure hizkuntz zaharrak teknologia berrietan duen presentzia handitzeko, gainera dexente atzeratuk gabiltzala uste dut, baina azkenaldian nahiko ondo bideraturik gaudela ematen du.

Hilabete baten epean, beste proiektu txikitxo bat aurkezteko gai izango naizela uste dut. Udarako beste proiektu dexente handiago bat iragarriko dugu eta urte bukaerarako, guebs.com-en eskeintzen ditugun zerbitzuak guztiz euskaratuak izango ditugu.


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5