Online textu editoreak: ajaxWrite, Writely, etab.
Azkenengo egunotan dexente hitz egin da ajaxWrite zerbitzuari buruz. ajaxWrite, online textu editore horietako bat da, orain arte erabili dugun Microsoft Word edo OpenOffice-a baina web zerbitzu gisa, hau da, zure nabigatzailea erabiliz funtzionatzen duena. Zerbitzu honen egileen hitzetan, hauxe da ajaxWrite:
Microsoft Word-ek duen itzura, sentsazio eta funtzionalitatea berdina baina web bidezko AJAX plataforma baten bidez.
Nahiz eta zerbitzu hauek nahiko inutilak direla pentsatu, orain dela egun batzu zerbitzua probatzea erabaki nuen. Egia esan ez zen oso esperientzia positiboa izan, nere nabigatzailea bapatean eta abisatu gabe itzi egin baitzen. Eskerrak froga bat besterik ez zela, bestela lan osoa galduko nukeen. Gaur berriro frogatu dut eta ez dit aparteko arazorik eman, nahiko ondo dabilela aipatu behar da, Word edo OpenOffice-ek dituzten funtzio garrantzitsu gehienak ditu.
Baina, zerbaitetarako balio ahal du ajaxWrite honek? Word, ordenagailuan instalatzen denez, askoz hobeto eta arinago dabil. Noski, Word-ek diru dexente balio duen bitartean, ajaxWrite dohako zerbitzua da. Baina, OpenOffice ere dohako softwarea da eta Word bezain ondo dabil. Beraz, ze abantaila du ajaxWritek? Nere ustez bat ere ez eta Ajax teknologia erabiltzen badakitela erakusteko aitzaki lelo bat beterik ez dela esango nuke.
Bestalde, duela aste pare bat Google-k erosi zuen Writely eta Zoho Writer zerbitzuak, nahiz eta ajaxWriten oso antzekoak izan, enfoke ezberdina dute: beraien helburua kolaborazioa da, hau da, toki ezberdinetan dauden pertsona talde bati, aldi berean, textu dokumentu bat editatzeko aukera eman.
Writely eta Zoho Writer-ek, bakoitzak bere moduan egin arren, orain existitzen zuen arazo bati konponbide bat ematen diote. Nolabaiteko zentzua duten zerbitzuak dira, zerbitzu erabilgarriak dira.
Apirila 2nd, 2006 at 04:03
Interesgarria