Zabaldu.com-era istorioak bidaltzeko WordPress plugina

Oharra: Zabaldu pluginaren 0.3 bertsioa istorioan irakurri dezakezuen moduan, plugin hau eguneratua izan da eta beraz, hemen agertzen den informazioa ez da fidagarria.

Zabaldu.com-era istorioak bidaltzea errezten duen WordPress plugin bat sortu berri dut. Oso plugin sinplea da eta funtzionamenduan ikus dezakezue blog hontan: istorioen zerrendan eta istorio indibualen orrialdeetan, textuaren behekaldean ikus dezakezuen “zabaldu” dioen lotura da.

Plugin honek funtzio bakarra eskeintzen du:

<?php zabaldu(); ?>

Printizipioz, funtzio hau WordPress-en edozein themeren index.php eta single.php txantiloietan erabil behar da. index.php-en kasuan WordPress-en txantiloien loop famatuaren barnean jarri behar da.

Funtzio honek 3 parametro onartzen ditu:

  • $ezker - Loturaren ezkerraldean sartu nahi duzun textua edo HTML kodea.
  • $textua - Loturaren textua. HTML kodea onartzen du.
  • $eskuin - Loturaren eskuinean sartu nahi duzu textua edo HTML kodea.

Adibide gisa, eta parametro ezberdinen erabilera ikus dezazuen, blog hontan honela erabiltzen dut plugin honek eskeintzen duen funtzio bakarra:

<?php zabaldu('| <span>', 'zabaldu', '</span>'); ?>

Pluginaren kodea hemen deskargatu ( zabaldu.zip ) dezakezue edo bestela kodea hemendik kopiatu:

<?php
/*
Plugin Name: Zabaldu
Version: 0.1
Plugin URI: http://aitor.mundua.com/projektuak/wordpress-plugin-zabaldu/
Author: Aitor Ortuondo
Author URI: http://aitor.mundua.com
Description: Zabaldu.com-en istorio bat erreztasunez argitaratzeko aukera ematen du
*/
function zabaldu($before = “”, $textua = ‘zabaldu’, $after = “”) {
global $id;
echo $before.’<a title=”‘.$textua.’” href=”http://www.zabaldu.com/submit.php?url=’.get_permalink().’”>’.$textua.’</a>’.$after;
}
?>

Plugina erabiltzeko egin behar duzuen bakarra “zabaldu.php” izena duen fitxategia zuen WordPress-en instalazioaren “wp-content/plugins” direktoriora igotzea da eta ondoren, WordPress-an administrazio guneko “Pluginak” ataletik plugina aktibatu.

zabaldubildudel.icio.us

”Zabaldu.com-era istorioak bidaltzeko WordPress plugina” istorioak 11 iruzkin ditu.

  1. Arkaitz-(r)en iritzia:

    Oso ona, eskertzekoa da! Ea Mutilmedian ere hau jartzen dugun :)

  2. zabaldu.com-(r)en iritzia:

    Zabaldu.com-era istorioak bidaltzeko WordPress plugina…

    Aitorrek Hiru puntu zero blogean garatu berri duen pluginaren berri ematen digu. Beroni esker WordPress blogetan albisteak zabaldu.com-era zuzenean bidaltzeko botoi bat jarri daiteke….

  3. Arkaitz-(r)en iritzia:

    Egizu aldaketa txiki bat, mesedez. Helbidean www. gehitu ezazu, hori gabe kuxkuxeroa adibidez ez dabil-eta.

    href=”http://www.zabaldu.com/submit.php…

  4. Arkaitz-(r)en iritzia:

    Ahaztu zait esatea, dena dela www-ren kontu hori nik zuzendu beharrekoa dela, zalantzarik gabe, baina saiatu www.zabaldu.com helbidea erabiltzen, milesker!

  5. Luistxo-(r)en iritzia:

    Tresna ona, baina… submit.php metodoarekin, aldez aurretik kargatu gabea kargatzeko aukera dugu. Baina, RVR-k aipaturiko arazo bat du honek: nola egin, aldez aurretik kargatua dagoenaren kasuan? Kasu horretan ZABALDU loturan klikatuko lukeenak, zabaltze-boto bat ematea litzateke logikoa. Nolabait, submit.php beharrean, check_url metodo modukoren bat komeniko litzateke, eta URL hori kargatua badago, boto bat, eta ez badago, orduan bai submit.php-ra desbideraketa.

    Tira, ez dakit ulertzen zaidan. RVR-k produktu aldaketa bat ere kodetu omen du…

  6. aitor-(r)en iritzia:

    Arkaitz: oraintxe bertan gehitu diot diozun “www” pluginari.

    Luistxo: ez dut meneameren kodea oso ondo ezagutzen, submit.php erabil zitekeela ikusi dut eta hori erabili dut.

    Hori bai, ezer egin aurretik, 5 minutuz, “meneame api”-ri buruz informazio bilatzen aritu nahiz eta meneamek “http://meneame.net/api/check_url.js.php” scripta eskeintzen duela konturatu nintzen. Spri t honek zuk diozuna egiten uzten digu: istorioa meneamen ez badago bidaltzea errezten du eta dagoeneko baldin badago botuak emateko aukera ematen du.

    zabaldu.com-ek ere badu script hau eta badabil, baina ez du meneame-k erakusten dituen iruditxoak erakusten, beraz ez erabiltzea erabaki dut. Nire intentzioa zabaldu.com-eko arduradunei komentatzea zen… Beraz, Arkaitz, badakizu, irakurri orrialde hau:

    http://mnm.uib.es/gallir/posts/2005/12/31/566/

  7. aitor-(r)en iritzia:

    Oraintxe bertan gehitu diot pluginari “check_url.js.php” scripta erabiltzeko aukera eta istorio hontan bertan ikus dezakezue. “zabaldu” loturaren eskuinaldeko hutsune hura da, horixe da “zabaldu.com”-en “check_url.js.php” scriptak bueltatzen duena.

    Meneameren kasuan istorioaren egoeraren arabera bi irudi ezberdin erakusten ditu. Uste dut, batek “meneame” diola eta besteak “votame”. Ez dut script horren kodea ikusi baina, nolabait “zabaldu.com”-en iruditxo horiek erakusteko gaitasuna eman behar diozue.

    Gaitasun hori eman bezain pronto, iruzkin bat gehitu eta aldaketa hura geituko diot deskargatu daitekeen plugin honi. Aprobetxatuz, pluginari BSD lizentzia duela gehituko diot.

  8. Arkaitz-(r)en iritzia:

    Eskerrik asko www hori gehitzeagatik.

    Albiste bat birritan bidaltzeaz diozuena printzipioz ezin liteke gertatu, URL-a bidaltzerakoan errepikatuta dagoela ohartarazten baitzaigu. Dena dela, interesgarria da bidalita dagoenean irudi bat eta bestela beste irudi bat erakustearena. Zuk diozun bezala zabaldu.com-ek ere badu check_url egiteko aukera hori, irudia sartu ahal izateko guztiz inplementatuta, falta den bakarra 2 irudi horiek sortzea da. Ahal dudanean sortuko ditut eta komentatuko dizut, edo bestela zuk zeuk bidal diezadakezu zure proposamena.

  9. aitor-(r)en iritzia:

    Arkaitz: monstruo itsusi bi nahi ez baldin badituzu, hobe izango da irudi horiek nik ez egitea.

    Seguru nago “zabaldu.com”-en bistariren bat poz pozik egingo dituela.

  10. Luistxo-(r)en iritzia:

    Eta lotura soil gisa egin daiteke hau? “Eskuz” demagun, lotura bat sortu blog batean, pluginik gabe, adibidez href=http://www.zabaldu.com/submit?check_url=http://www.kaixo.com lotura baten gisa, eta han Zabalduren zerbitzarian desbideratu bozketara edo submit-era URL zehatz horren estatusaren arabera?

    Ez dakit oso ziur astakeriak idazten ari ote naizen. Ni ez naiz teknikoa…

  11. aitor-(r)en iritzia:

    Arkaitz: API-ari iruditxo biak gehitu dizkiozula ikusi eta plugina eguneratu dut.

    Ez du APIa oso modu garbian erabiltzen baina, funtzio miragarria edonon erabili ahal izatea nahi nuen eta beraz, zabaldu.com-en APIaren javascript kodeaz paso egin dut.

Iruzkin bat idatzi


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5