Euskaldunok ere gure Digg propioa daukagu: zabaldu.com
Digg eta Menéame webguneek izan dute arrakasta ikusirik eta batez ere, azkenengo honek bere kodea libreki erabiltzeko aukera (Affero GPL lizentziapean) ematen duela ikusirik, banekien lehenago edo beranduago euskaldunok gure Digg propioa izango genuela. Baina, egia esan, pentsaten nuena baino lehenago gertatu da eta zabaldu.com du izena.
Uste dut Marxoaren 26ean martxan jarri zutela, baina atzo norbaitek nere Euskera eta teknologia berriak: Jaurlaritzaren diru-laguntza istorioa zabaldu.com-era bidali zuenean konturatu nintzen. Ondoren, Mutilmedia-n aipatu dutela konturatu naiz.
Zabaldu.com-ek MenĂ©ame-ren kodea erabiltzen duela ikus dezakegu eta gainera nahiko argi utzi dute, ondo egina. Orrialde ororen behekaldean kodearen lizentziara eta kode originalera garamatzan esteka bi ikus ditzakegu, hortaz gain Ohiko galderak atalean berriro ere, birritan gainera, aipatzen dute. Dena den, Affero GPL lizentziren arabera bere kode propia, aldaketa guztiak barne, deskargatzeko aukera eman beharko lukete eta ez egin duten bezala, kode originala (Meneameren kodea) deskargatzeko aukera eman. Agian, ez dute aldaketarik egin eta horrexegatik…. edo agian ez daukat idearik ere ez eta erratuta nago (eta oso posible da, ez baitut lizentzia irakurri)
Egia esan, pentsatuta neukan antzeko proiektu bat aurrera eramatea, baina nahikotxo lanpetua nago beste gauza batzuetan eta orain arte ez dut denborarik izan. Argi dago zabaldu.com-ek lan dexete aurreztu didala.
Oraintxe zabaldu.com-era berriro sartu eta nere Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen kritika ez konstruktiboa portadan dagoela ikusi dut. Ze ilusioa! Jeje