Web 2.0 aplikazioen “Top 10″ zerrenda

Badakit nere pentsamenduek ez dutela inolako interesik sortzen, beraz blog honi morbo teknologiko apur bat emateko asmoz, Web 2.0 ( baina, zer da web 2.0? ) zerbitzuen Top 10 zerrenda bat egitea pentsatu dut.

Horrelako zerrenda ugari daude blogosferan zehar sakabanaturik, beraz bat gehiago egoteak ez dio inori kalterik egingo eta gainera zin egiten dizuet gainerantzekoak baino zertxobait originalagoa izatean saiatuko naizela.

Guzti hau esan ondoren, hemen duzue nere “Web 2.0 zerbitzuen Top 10 zerrenda”:

  1. Digg eta Menéame. Informazio interesgarria aurkitu eta sailkatzeko modu oso egoki bat finkatu dutelako, nahiz eta badirudi webgunearen lehen orrialdera heltzen diren edukiak geroz eta kaxkarragoak direla. Dena den, oraindik, lan asko falta da Interneten handitasunean eskutaturiko kalitatezko edukin horiek aurkitzen lagunduko dizkiguten zerbitzua erabilgarriak agertzeko.
  2. Gmail. Seguraski web bidezko posta zerbitzu hoberena delako, eta ez 2.5 GB ematen omen dituelako, erabilgarritasun izugarria eskeintzen baituelako.
  3. Netvibes. Interneterako “sarrera orri” zerbitzu bikaina eskeintzen duelako, batik bat RSS jarioak irakurtzeko interfaza.
  4. Blinksale. Lan errez baina desatsegin bati soluzio sinple bat emateagatik.
  5. DropSend. Beharrizan konkretu bati erantzun aparta emateagatik: fitxategia handiak posta btartez bidaltzea.
  6. Rallypoint. Etorkizuneko online lankidetza plataformen abiapuntu ederra ezartzeagatik.
  7. Rollyo. Betidanik egon den beharrizan bati erantzun ezberdin eta originala emateagatik.
  8. Wink. del.icio.us-ek modan jarritako “bookmarking sozial”-ean” oinarrituz eta zerbitzu horren popularitateaz baliatuz etorkizuneko bilatzaile pertsonalisatu eta inteligenteen abiapuntua ezartzeagatik.
  9. YouTube. Bideoak modu funtzionalean erakutsi eta konpartitzeko aukera emateagatik, nahiz eta Google Video-ren bisorea dexente hobea izan.
  10. Flickr. Orain arte existitzen zuten online albumekin alderatuz aurrera-pause nabarmena suposatu duelako.

Kontuan izan, zerrenda hau egiteko, Web 2.0 terminoaren honakoa esanahia erabili dudala:

Gizakien bizitza hobetzeko asmoz zerbitzu erabilgarri eta sinpleak eskeintzea.

Konturatuko zinen aipatu ditudan zerbitzu batzu (Digg, Menéame, RallyPoint eta Wink) etorkizuneko zerbitzuen abiapuntu moduan definitu ditudala, uste baitut beraietan oinarrituriko zerbitzu praktikoagoak sortu egingo direla.

zabaldubildudel.icio.us

”Web 2.0 aplikazioen “Top 10″ zerrenda” istorioak iruzkin 1 du.

  1. zabaldu.com-(r)en iritzia:

    Web 2.0: aplikazioen sailkapena…

    Web 2.0: aplikazioen “Top 10? zerrenda…

Iruzkin bat idatzi


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5