Euskera eta teknologia berriak: Jaurlaritzaren diru-laguntza

Pasadan ostiralean, Martxoak 17ean, Eusko Jaurlaritzak 2005 urtean zehar informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien arloan euskara sustatzeko proiektuak garatu dituzten enpresei laguntzeko asmoz eskeintzen duen diru-laguntzaren ebazpena jaso nuen.

Ebazpen honen inguruan hainbat gauza esateko beharrean sentitzen naiz. Aipatu nahi dudan lehen puntua, proiektu honek, Mundua.com-ek, laguntzarik jaso ez duela da, baina bai ordea Blogari.net eta Goiena.net webguneek.

Alde batetik, euskal blogosferak laguntza jaso izanak benetan pozten nau. Bestalde, jasotako diru kopurua hain txikia izanik eta proiektu hauek izan duten puntuazio bajua ikusirik, argi dago Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak ez diela blogei behar besteko garrantziarik ematen. Blogak euskeraren normalizaziorako beharrezko tresnak dira, edukiak sortarazteko eskeintzen duten erreztasunak ez baitu parekorik eta azken finean, horixe da euskal internetak behar duena: edukiak.

Puntu honen inguruan, nahiz eta laguntzarik jaso ez dugun, Mundua.com proiekturarekin jarraitzeko asmoa dut. Zoritxarrez, webgune honentzako nituen ideia gehienak atzeratu beharko ditut eta beste batzu guztiz baztertu egin ditut.

Aipagarria iruditzen zaidan beste puntu bat, Elhuyar Fundazioak diru-laguntzen %60 inguru jaso izana da. Nola intepretatu behar dugu datu hau? Hiru aurkera ikusten ditut:

  1. Proiektu benetan baliotsuak garatzen ari direla.
  2. Elhuyar-ek oso idazle edo kontu-kontari honak dituela eta beraz epaimahaia konbentzitu egiteko ahalmen handia dutela.
  3. Gainerantzeko parte-hartzaileak desastre hutsak direla eta garela.

Interesgarria da ere epaimahaiak “web atari” motako webguneei eman dien puntuazio altua, badirudi Kultura Sailak 90. hamarkadaren bukaeran hain modan izan genituen monstruo horiek oso gustoko dituela. Euskera bigarren hizkuntza moduan eta erdi eskuatua egon arren, eta inolako eduki erabilgarririk sortu ez arren, badirudi “web atari” bat baldin bada diru-laguntza merezi duela.

Laguntza jaso duten proiektuen artean, portzentai handi batek bigarren edo hirugarren aldiz errepikatzen du. Bestalde, proiektu pare bat arrazoi honexegatik baztertu dituzte.

Aurkezturiko proiektu originalena, Alianzo enpresaren Bilbao.Bi proiektua, webgunean kontagailurik ez duelako baztertu egin dute. Nahiko xelebrea. Ez, ez du ezertarako balio ez duen kontagailu horietako bat, baina badu askoz praktikoagoak diren estadistika orrialde batera lotura bat.

Adoz nago proiektu hau baztertu izanaz, baina ez dut uste kontagailuarena funtsezko arrazoi bat denik, webgune osoa gazteleraz egotea dexente larriagoa dela esango nuke.

Eta ez, ez nago baterez adoz epaimahai honek dituen iritziekin. Epaimahai profesionalago bat hautatu behar dela uste dut, sektorea hobeto ezagutzen duen epaimahai bat. Internetek eta teknologia berriek orain arte izan duten eboluzioa ezagutzen duten pertsonak, datu horiek ezagutuz epe labur eta ertainean euskera sustatzeko aukera gehien dituzten proiektu moetak identifikatzeko gai diren pertsonak.

Gautzaxo bat geitu nahi nuke: deialdi hau 2005ean eginiko proiektuak laguntzeko baldin bada, zergaitik konbokatu zen 2005aren urte bukaeran? Askoz hobe izango zen urte hasieran konbokatzea, ezta?

zabaldubildudel.icio.us

”Euskera eta teknologia berriak: Jaurlaritzaren diru-laguntza” istorioak iruzkin 1 du.

  1. zabaldu.com-(r)en iritzia:

    Euskara eta teknologia berriak…

    Jaurlaritzaren dirulaguntzak emateko moduaren inguruan kritika egin du Aitorren bere "Hiru puntu zero" blogean….

Iruzkin bat idatzi


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5