Zarata handia ateratzen du honek
Orain dela aste pare bat 1U altuera unitate estandarra duen SuperMicro zerbitzari bat erosi genuen. Gure intentzioa zerbitzari hura webgune hau, Mundua.com, eta beste hainbat zerbitzu ostatzeko erabiltzea da. Gazteleraz irakurri nahi baduzue hemetxe dituzue traste honen ezaugarriak.
Beno, asuntoa zera da, zerbitzaria lehen aldiz piztu nuenean dexente harritua geratu nintzela traste honek ateratzen zuen zaratarekin. Tren batek ez du zarata handiagoa egiten. Zarata izugarri hau barruan dituen 5 bentiladore txikitxoek egiten dute eta dirudienez normala da. Kontuan izan behar da zerbitzariak 43 milimetrotako altuera besterik ez duela eta barruan dituen 2 AMD Opteron prosezagailuek eta 4 disko gogorrek sortzen duten beroa nolabait atera behar dela.
Dena den, jasoko nuen erantzuna aurrez banekien ere, tonto arpegia eta ahotsa jarri eta Llanos & Asociados-era deitu nuen, zarata guzti hori normala zen galdetzeko. Gutxi gora behera baietz esan zidaten, baina hala ere ez nengoen guztiz lasai eta Interneten bueltatzo bat erabaki nuen.
Buelta asko eman ondoren, Dell zerbitzariek atera ohi duten zarata beste tresna arruntagoekin konparatzen zuen textu bat aurkitu nuen. Dirudienez, 1U altuerako zerbitxuari batek 68 eta 70 dB bitarteko zarata atera ohi dute, hau kontuan izanik, etxeko beste tresna batuzek ateratzen dutena:
- Kafe trituradora: 70-80 dB
- Telebistaren audio arruna: 70 dB
- Iratzargailuak: 65-80 dB
- Ile lehorgailua: 60-95 dB
- Xurgagailu: 65-95 dB
Interesgarria!