2006 Otsaila hilabeteko artxiboa

Domeinuen eta lursailen espekulazioa

Otsaila 18, 2006 | Egilea: aitor

Oraingoan, Internet eta mundu fisikoaren arteko konparazio bat egingo dut. Gauza jakina da, lursailen espekulazioa gure inguruetako etxebizitzen salneurrien gorakada etengabearen arrazoi nagusienetako bat dela. Izan ere, espekulazioa, oso negozio errentagarria da, lan gutxi eta diru asko. Lursailen salerosketa etxebizitzak eraikitzea baino askoz lan gutxiango suposatzen du eta ondo egin eskero etekin aipgarriak atera daitezke.

Interneten, domeinuekin eta webguneekin, mundu fisikoan lurrarekin eta etxebizitzekin gertazen gauza bera gertatzen da. Domeinuak Interneteko lursailak dira, bestalde webguneak etxebizitzak dira.

Normalean, ondo egin eskero, webguneak (zerbitzuak) domeinuak baino diru gehio sortzeko gaitasuna daukate, etxebizitza eta lursailekin gertatzen den moduan. Baina argi dago webgune bat egitea, eta batipat, webgune errentagarri bat sortu eta mantentzea kostu eta lan handia suposatzen duela. Aldiz, domeinuak salerostea gauza erraza eta merkea da, lursailen salerokesta baino are errazagoa.

Gainera lursailekin gertatzen den moduan, gakoa domeinua denbora batez mantentzean eta momentu aproposenean saltzean datza. Ekonomilariek Internetengan duten konfidantza baxua bada, ez du komeni baliozko domeinurik saltzea, baina azkenaldian gertatzen ari den moduan, konfidantza hura handitzen bada, sex.com domeinua 14 millioi dolarrengatik saltzea posible da. Hau bai negozioa, 10 € balio duen zerbaitetik eta lan nabarmenik egin gabe, 14 millioi dolar lortzea

Azken finean, domeinuen eta lursailen espekulazioak antzekotasun ugari dituzten moduan, Internet mundu fisikoaren ispilua besterik ez da.

Interfaz izugarria 2.0 (agian 3.0 esan beharko nuke)

Otsaila 15, 2006 | Egilea: aitor

Segundu batzuk tonteldurik pasa nahi badituzu, ikus ezazu Enrique Dans-ek argitaratu duen istorioari esker ezagutu dudan honako bideoa.

Guztioi heltzen zaigu hiltzeko momentua, Googleri ere

Otsaila 14, 2006 | Egilea: aitor

Egin esan paranoiko samarra naiz, monstruoen beldur naiz. Orain dela 8 edo 9 bat urte irteneten mugitzen hasi nintzenetik beti izan naiz mostruoen etsai eta txikitxoen lagun. DMOZ eta Altavistaren lagun eta Yahoo!-ren etsai nintzen momentuak gogoratzen ditut, Netscape-en lagun eta Microsoft-en etsai nintzen momentuak ere, Altavistaren etsai eta Google “Beta”-ren lagun nintzen urte horiek ere gogoratzen ditut.

Baina, azkenengo urteetan eta azkenealdian are gehiago, etengabeko dilema batean bizi naiz: gaur eguneko erraldoia, Google, erabiltzen dut eta ez naiz batere eroso sentitzen. Google handiegia da, ia edonor eta edozer zapaltzeko gaitasuna du eta merkatu kapitalistaren barnean beti gertatzen den legez, Google-k bere indarra erabiliko du. Nahi eta nahi ez, Googleren nagusitasuna handitzean doan heinean, garai batean garapenaren bultzatzailea nagusia zen enpresa bera, garapenaren oztopo bihurtuko da.

Gaur egun ere, naiz eta modu publikoan egiten ez duen, Googlek, pertsona eta enpresa txiki askoren produktu eta ideiak desagertarazten ditu. Google-k gero eta zerbitzu gehiago eskeintzen ditu eta hauen kalitatea edo erabilgarritasuna oso handia ez bada ere, beraien arrakasta segurtatua dago, beste batzuek egindako produktu dexente hobeagoak desagertzen diren bitartean.

Xelebreena zera da, Google-k oso fama ona duela, badirudi erabiltzaile gehienek Google Interneteko santua dela pentsaten dutela, azken finean, horixe da beraien “don’t be evil” sloganak esan nahi duena. Aldi berean, Google defenditzen duten askok, Microsoft kritikatzen dute Googlek egiten duen gauza bera egiteagatik: txikitxoak zapaltzea.

Lehenago edo beranduago, bilaketa teknologia hobea eskeiniko duen proiektu bat jaioko da eta sorte pixka batekin, ordurako, erabiltzeleek Google beste monstruo guztiak bezalakoa dela jakingo dute. Horrela gertatu eskero proiektu honen existentzia posible izango da (lehenago erosten ez badute…), bestela gainerantzeko proiektuen etorkizun bera izango du: desagertarazi.


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5