2006 Urtarrila hilabeteko artxiboa

Iruzur arraro bat?

Urtarrila 30, 2006 | Egilea: aitor

Gaur nahiko email xelebrea jazo dut. Gure bezeroa omen den norbaitek bere kontura sartu ahal izateko datuak eskatu dizkit, dirudinez arazoren bat izan eta datu horiek galdu baititu. Gurekin erregistraturiko domeinua eta beste hainbat datu eman dizkit. Honarte ez dut ezer arrarorik somatu baina eman dizkidan erreferentziak datubasean agertzen ez zirela ikusi ondoren, gure bezeroa ez zela konturatu naiz. Orduan, egoera hau azaltzen duten bi aukera bururatu zaizkit:

  1. Tipo honek, web ostatze enpresa guztiei email berdina bidali diela. Azken finean domeinu horren jabea enpresaren batean bezeroa izango da eta agian enpresa horrekin topo egin eskero, bilatzen duen informazioa lortuko du. Iruzur mota nahiko arraroa litzateke.
  2. Tipo hau oso despistatua dabilela eta ez dakiela norekin kontratatzen duen.

Uste dut, bigarren aukera dela egoera hau azaltzen duena, dena den bi aukerak nahiko “arriskutsuak” lirateke. Lehena iruzur saiakera bat, bigarrena Interneteko despistatu tipikoa, phishing motako iruzurretan errez jauz daitekeen horietakoa.

Martin Varsavsky eta bere FON

Urtarrila 24, 2006 | Egilea: aitor

FON, azken hilabetetan Internet-en munduan, gertatzen ari den “erreboluzio” garrantzitsuenetako da edo gutxienez, hori da Martin Varsavsky-k guk pentsatea nahi duena.

Ez dakienarentzat, FON, nazioarteko Wifi sare erraldoi bat sortzea helburua duen proiektu bat da, non partehartzaileek bere Internet konexioa Wifi router batez bidez konpartituko lukete. Honela, Wifi sare handi bat sortzea lortuko litzateke, edonor (Varsavsky-ri 40 EUR inguruko hileko kuota bat ordaindu ondoren) eta edonon Internet konexioa izatea ahalbidetuz.

Istorioaren ari nagusiarekin jarraituz, Varsavsky-k, jendeak bere proiektua erreboluzio bat moduan ikustea nahi du, gure arreta piztuko duen esperantzaz bere ideia errealitatea bihurtzeko asmoa du. Horretarako izen labuer eta dotore bat asmatu du, ideia original moduan erakusten digu, Telefonica eta beste enpresa batzuen kontra egiten duela konbentzitu nahi digu, etab.
Berez, ez da ideaia batere originala, beste hainbat enpresa saiatzen ari dira gauza bera egiten eta azken finean, orain arteko Wifi sare libreek egiten dutena da, baina kasu hontan helburua dirua irabaztea da. Eta ez, FON-en helburua ez da edonon Internet konexioa edukitzea, dirua irabaztea baizik.

Gainera hainbat oztopo gainditu beharko ditu:

  • Gaur egun, norberaren Internet konexioa konpartitzea Internet zerbitzu guztien kontratuaren aurka dago.
  • Gure konexioa konpartituko ez dugunok, konexioa nahi badugu 40 EUR ordaindu beharko dugu hilero eta ordaindu ondoren, kalitate minimo bat nahiko dugu, zelan zihurtatuko du hau kontrolatzen ez duen azpi-egitura bat erabiliz.
  • Bere konexioa konpartitzen dutenek segurtasun arazoa izaten hasten direnean, zer egingo dute?
  • Bere konexioa konpartituko duten eta dirua irabazi arren, kobratuko ez duten partehartzaileak (kobratzeko, minimo bat eskatuko dute, bestela hau ez da negozioa) lasaitzeko, zer egingo dute?
  • Etab.

Varsavsky-k bi blog matentzen ditu, bata gazteleraz eta bestea ingeleraz, eta haietan proeiktuaren gora-behera guztiak idazten ditu: jende eta enpresa ezberdinekin mantentzen dituen elkarrizketak, mundu osotik egiten dituen bidaiak, madrileko bulegotan egiten duten edozein tontakeri, pertsona ezberdinei kritika, kontratzten dituen pertsonak, FON-en barne organizazioa, etab.

Ez dakit, Varsavsky-k, bere helburua lortuko duen, baina argi dago proiektu interesgarria dela eta norbaitek egin ahal badu, bera dela pertsona hori. Ondo irten eskero, Ya.com, Vitel edo Jazztel-ekin egin zuen dirua bainoa askoz gehiago egingo du.

www bai edo www ez

Urtarrila 20, 2006 | Egilea: aitor

Telebistan, irratian, egunkaritan, etab. webgune baten helbidea ematen digutenean, beti gehitzen dizkiote 3 ube-bikoitzak ( www ), baina normalean ez dira beharrezkoak, hau da, helbide barran www.berria.info idatzi dezakezu baina berria.info idatzi eskero leku berdinera helduko gara.

Horrela izaten webgune gehienetan, baina salbuespenak ere badaude eta kurioso bada ere, salbuespen hauek, gehienetan enpresa garrantzitsuetan aurkitzen dira. Adibidez, Euskaltel edo Deiaren webgunera sartzeko hiru ube-bikoitzak beharrezkoak dirak.
Euskaltel, teknologia berrietan murgilduriko enpresa bat, nola demontre egin dezake hau? Seguru nago, 3 ube-bikoitzak hautaskoak egiteak, webgune baten erabilgarritasuna hobetzeko modurik merke eta errezena dela.

Egunen batean guztiok erabiliko dugu Firefox…

Urtarrila 18, 2006 | Egilea: aitor

Ez dut uste, baina dena dela, Firefox nabigatzailearen erabilera handituz doa. Gutxienez ondorio hori atera dezakegu XiTi enpresa frantziarrak orain dela egun gutxi argitaratu zuen ikerketa batetatik.

Ikerketa hoen arabera, europarren %20-ak Firefox erabiltzen du, baina EEBB-etan eta Kanadan ere, bere erabilera nahiko handia da, %16-koa hain zuzen ere.

Europan, eta seguraski mundu osoan, Firefox gehien erabiltzen den herrialdeak Finlandia eta Eslobenia dira, non %38,39-ak eta %35,55-ak erabiltzen dute. Izugarria!

Euskal Herriko estatistikarik ez dugu, baina Espainian %11,73-ak eta Frantzian %17.98-ak erabiltzen dutela kontuan harturik, portzentaia %13-koa edo izan behar duela esango nuke. Ez dauka ehun mila lakuen herrialdearekin ezer ikusirik, baina zerbait bada.

Firefox-en erabileraren igoeraren arrazoi nagusien artean, esango nuke ondorengo hauek nabarmenetzen direla:

  • Internet Explorer segurtasunaren inguruan, azkenaldian, sortu diren dudak.
  • Firefox-en ezaugarriak: tab/pestaƱen bidezko nabigazioa, plugin-ek eskaitzen duten pertsonalizazioa, etab.
  • Linux erabiltzaileen igoera.

Oraindik ez duzula Firefox erabiltzen? Eta zeri zaude itzaroten? Oraintxe bertan jeitsi eta instalatu ezazu.
Jatorria | guebs

Zer da web bi puntu zero?

Urtarrila 14, 2006 | Egilea: aitor

“web bi puntu zero” gero esta gehio entzuten den “web 2.0″ terminoaren euskaraketa baldarra da eta horrez gain, blog honen izenburua ere. Suposatuko duzunez, blog hontan, Web 2.0 webgune eta zerbitzuei buruz hitzegiteko asmoa daukat.

Oso ondo, baina zer da Web 2.0? Ba idearik ere ez. Arazoa da, inork ere ez dakiela zer den, batzuk gauza bat diote eta besteek beste bat. Batzuen ustez, web 2.0 internet soziala da, hau da, erabiltzaileen kolaborazioa eta hauen arteko erlazioak bultzaten dituzten webguneak. Honen adibide nagusiak: Wikipedia, del.icio.us edo Flickr dira. Blogak eta wikiak definizio honen parte garrantzitsua lirateke.

Beste batzuen ustez, web bi puntu zero oraintxe aipaturiko baino gehiago da: aplikazio edo web zerbitzuen arteko elkar-ulertzea eta datu jarioa bere baitan sartzen dutelarik. Azkenaldian indar hartzen ari diren web zerbitzuaen API irekiak edo RSS jarioak honen adibide lirateke.

Beste batzuen ustez, web bi puntu zeroren ezaugarri nagusia AJAX ( es ) teknologian oinarrituriko zerbitzuak dira, hau da, eskritorioko programen berehalakotasuna duten herramintak. Adibide gisa, Google Maps aipa genezake.

Azkenik, beste talde handi batek, web bi puntu zero, 90. hamarkada bukaeran izan genuen interneteko burbuila berpizteko saikera bat besterik ez dela uste du. Seguraski ez zaie arrazoirik falta, azkenaldian, kontzeptu honi loturiko erosketa/salmenta handiak geratu baitira: del.icio.us, Flickr, Weblogs Inc, Truveo, WebJay, etab.

Agian, web 2.0 zer den azaltzea baina errazago, zer ez den azaltzea da edo Tim O’Reilly-k bere definizio famatuan (en es) egiten zuen web 2.0 eta web 1.0 zerbitzuen arteko alderaketa:

Web 1.0   Web 2.0
DoubleClick –> Google AdSense
Ofoto –> Flickr
Akamai –> BitTorrent
mp3.com –> Napster
Britannica Online –> Wikipedia
personal websites –> blogging
evite –> upcoming.org and EVDB
domain name speculation –> search engine optimization
page views –> cost per click
screen scraping –> web services
publishing –> participation
content management systems –> wikis
directories (taxonomy) –> tagging (”folksonomy”)
stickiness –> syndication

Argi dagoena, zera da, web bi puntu zer zer den batere argi ez dagoela. Seguraski, aipaturiko definizioen arteko nahaste bat da. Zeuk aukeratu.

Bilatzaile ezberdinen erabilera

Urtarrila 11, 2006 | Egilea: aitor

comScore enpresa amerikarrak, hilero egiten duen bezala, 2005.eko azaroan bilatzaile ezberdinen merkatu kuota neurtzen duen qSearch ikerketaren emaitzak argitaratu berri ditu.

Ikerketa honen arabera, Estatu Batuetan, Google-k merkatuaren %39.8 izango luke, Yahoo-k %29.5, MSN-k %14.2, Time Warner sareak (AOL) %8.7 eta azkenik, Ask Jeeves-ek merkatuaren %6.5 izango luke. 2004.-eko urteko arazoroko datuekin alderatuz, Google-k %5.2 handitu du bere erabilera, Yahoo-k %2.5 eta MSN-k %1.8 galdu duten bitartean.

Estatu Batuetetako datuak albo batera utziz, Forbes aldizkariak ikerketa honen inguruan argitaru duenaren arabera, badirudi gainerantzeko herrialdeetan Googleren erabilera nabarmenki handiago dela, bere merkatu kuota %71.3 izango litzatekelarik.

Non irakurria: Telendro.com.es


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5