Blog mezuen lehiaketa Mundua.com-en

Abendua 13, 2007 | Egilea: aitor

Mundua.com 2006ko Martxorarte abian jarri ez bagenuen ere, badira bi urte zerbitzu honen garapenean hasi ginela. Gainera gabonak gainean ditugula kontuan izanik, ezkutuko lehen pausu horiek gure erabiltzaileekin ospatzea erabaki dugu.

Blog zerbitzu bat izanik, argi dago ezer ospatzeko modurik egokiena gure erabiltzaileen artean lehiaketa bat antolatzea dela eta horixe da egingo duguna: Mundua.com-eko blogetan argitaraturiko mezu edo istorio onenak sarituz.

Mezu interesgarri, eder, arraro, kurioso edo xelebreena idazten duenak iPod nano bat irabaziko du. Bestalde, gainerantzeko 9 mezu onenen artean iPod Shuffle bat zozketatuko dugu.

Parte hartzeko epea abenduaren 18an gaueko 12etan bukatzen da eta irabazleen berri abenduaren 19an eguerdiko 12etan emango dugu.

Lehiaketaren arauak eta bertan parte-hartzeko onartu eta bete beharreko baldintzak hauek dira:

* Mezua, azaroaren 1etik eta abenduaren 18 bitartean argitaratua izan behar du.
* Mezuak aurkezteko epea gaur hasi eta abenduaren 18an gaueko 12etan bukatzen da.
* Parte hartzeko, gure Kontaktu orritik mezu bat bidaltzea beharrezkoa da, mezuaren helbide edo URL-a emanez.
* Mezua Mundua.com-en edo Mundua.com-etik borobilera migraturiko blog batean argitaratua egon behar du.
* Mezua parte-hartzaileak asmatua, sortua eta argitaratua izan behar du.
* Mezua euskaraz izan behar du.
* Edozein formatutako edukiak onartzen dira: testuak, bideoak, irudiak eta argazkiak.
* Blogari bakoitzak gehienez 3 mezu aurkeztu ditzake.
* Lehiaketarako jasotzen ditugun mezuak Mundua.com-en blogean argitaratzen joango gara.
* Ekostat Informatica-ko langileak ezingo dira aurkeztu.
* Ekostat Informatica-ko langileek epaimahaia osatuko dute.

Besterik gabe, zorte ona izan dezazuela eta nola ez, onenak irabaz dezan.

Animatu zaitezte!

Bideo froga: autopsia

Otsaila 9, 2007 | Egilea: aitor

galdetu.com

Azaroa 20, 2006 | Egilea: aitor

Proiektu berri bat martxan: galdetu.com. Orokorrean, zer iruditzen zaizue? Zerbitzua hobetzeko aholkurik? Zelan ikusten duzue tresna honen etorkizuna?

Beno, galdera zehatz batzu egingo ditut:

  • Zer iruditzen zaizue edukientzako Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5 lizentzia aukeratu izana? Agian lizentzia askeago bat komenigarriago litzateke?
  • Badakit galdera itxi eta irekien asuntoa ondo egina ez dagoela, ez da ondo ulertzen eta gainera ezin daiteke esan zein den jasotako galdera egoki hura.
  • Galdera aipgarrien RSS jarioa eta etiketa bakoitzaren RSS jario bat sortzea pentsatu dut. Proposamenik?

Euskal Herria 2.0: Has gaitezen lanean

Urria 4, 2006 | Egilea: aitor

Euskal Herria 2.0 jardunaldietan entzundakoari buruz pentsaten egon naiz. Ez nintzen bertan izan baina YouTuben dauden hainbat bideo entzun eta idatzi diren hainbat jarraipen, ausnarketa (bi, hiru eta lau) eta ondorio (eta bi) irakurri ditut.

Argi dago euskaren egoera hobetzeko zeregin handia daukagula, baina gure ekimenak ondo antolatu eskero gure helburuak lortu ditzakegula uste dut. Hortarako beraz, ideiak konpartitu, helburuak finkatu, ekimenak antolatu eta euskaldun guztioi zuzenduriko proposamena (edo kanpaina) martxan jarri behar dugu.

Ideiak konpartitzeko, asken egunotako EH 2.0 jardunaldiak bezalako gehio antolatzea ideia ona litzateke. Bestalde, sortzen diren ideia guztiak nonbait idaztea beharrezkoa da, agian Wiki batetan. Wiki bat, helburuak finkatzeko eta gure ekimenak antolatzeko modu egokia ere izango litzateke.

Beraz, nere proposamena webgune berri bat sortzea da, euskaldundu.org edo antzeko domeinu bat erabiliz. Webguneak bi helburu izango lituzke: batetik gure ideiak, helburuak eta ekimenak wiki batetan antolatzea; bestetik euskaldun guztioi zuzenduriko euskararen erabileraren aldeko kanpaina egitea.

Wikiaren antolaketaren inguruko ausnarketak beste egun batetarako edo beste norbaiten esku utziko ditut, eta webgunearen edukien inguruan proposamenak egingo ditut.

  • Euskararen aldeko aholku arinak (eta zergaitiak): nabigatzailea euskaraz konfiguratu, webguneetan “eu” hizkuntza erabiltzen den marka txertatu, etab.
  • Kanpainaren helburuak eta zergaitiak azaldu
  • Euskarazko softwarraren zerrenda: OpenOffice, WordPress, etab.
  • Euskarazko interneteko zerbitzuen zerrenda: aurki.com, blogari.net, blogak.com, mundua.com, Alesti, etab.
  • Euskarazko webguneen direktorioa.

Benoz, adoz zaudete? Egin daitekela uste duzue? Parte hartzeko prest? Zein domeinu erabil dezakezu? Domeinuarena erabaki eta berehala jar dezaket webgunea martxan, Wiki bat instalatu eta lanean hasi. Webgunearen arduradun izateko boluntariorik?

Webgune honen inguruko ausnarketarekin bukatzeko, uste dut webgunea guztiz independientea izan beharko litzatekela eta inolako patroziniorik ez edukitzea.

Gogoeta pertsonal bat gehitzearren, uste dut .EUS domeinua lortzea interesgarria litzatekela, baina ez dut uste guztiz beharrezkoa denik. Bai, euskarazko webguneak errezago identifikatzeko eta munduari existitzen dugula esateko balioko luke. Baina .EUS domeinuak ez ditu euskarazko zerbitzu berriak martxan jarriko, ez ditu eduki berriak sortuko, ez du euskarazko bilatzaile bat sortuko eta seguru ez duela jendea euskarazko zerbitzu eta webguneak erabiltzen hastera bultzatuko. Azken finean jendeak euskaraz aritzeko euskarazko zerbitzuak eta edukiak behar ditu, ez du goi mailako domeinu bat behar.

Dena den, goi mailako .EUS domeinuaren alde nago, baina hau lortu aurretik beste hainbat zeregin ditugu eta gainera, ICANN erakundeari .EUS domeinua sortzeko beharrizanaz konbentzitea ez da erraza izango.

Etiketak: , , ,

Google PageRank-a eguneratzen ari da

Urria 2, 2006 | Egilea: aitor

Horixe, azken egunotan Google webguneen PageRanka eguneratzen aritu da. Zure webgunearen PageRanka aldatuko den ikusi nahi baduzu, Googleren “datacenter” ezberdinek erakusten duten PageRanka begiratzea besterik ez duzu, hortarako Future PageRank herraminta erabil dezakezu.

Badirudi, Mundua.com-en PageRanka orain arteko 5-ean mantenduko dela. Bestalde, Mundua.com-eko zenbait blogek 4-ko PageRanka lor dezaketela ematen du. Adibidez, nere blog hau 3 eta 4 bitartean dabil eta itxoin pixka bat blogak 4 bat lortuko du.

Alderaketak egitearren, Zabaldu.com-ek 5 bat dauka, Sustatu.com-ek 6 bat dauka, Blogak.com 6 eta 5 bitartean dabil eta blogari.net ere 5 eta 6 bitartean dabil.

Mundua.com eta Google AdWords (1)

Urria 2, 2006 | Egilea: aitor

Orain dela egun batzu eta esperimentu moduan, Google AdWords erabiliz Mundua.com-en publizitatea euskarazko eta inguru hauetako hainbat webgunetan txertatzea erabaki nuen. Nahi bai, baina ezin.

AdWords kontura sartu eta publizatite kanpaina sortzen hasi nintzen, iragarki sortu nuen, iragarki zein webgunetan agertzea nahi nuen aukeratu eta azken pausuan, iragarkia agertzeagatik gehienez ordaindu nahi duzun prezioa ezartzeko orduan… arazoak, arazoak eta arazoak. Konbinazio guztiak probatu nituen baina argi zegoen AdWords-en interfazeak arazoren bat zuela, azkenean ezinezkotzat jo nuen.

Probatzearren gehienezko CPM moduan 0.2 € ezartzen saiatu nintzen, baina hona hemen AdWords-en interfazeak esaten zidana:

adwords2a.png

Ummm, 0.20 € jarri eta ezin daitekela 0.00 € baino baxuago izan? Hoen ez du zentzurik…. Orduan, 0.00 € jartzen saitu nintzen, eta:

adwords2b.png

Kaka zaharra! Ondoren, 0.3 €, 0.5 €, 1 €, 5 €, etab. ezartzen saitu nintzen baina ezin. Zer ote dauka Googlek Mundua.com-en aurka? Behin baino gehiagotan eta inolako arazorik gabe, guebs.com-i zuzenduriko kanpainak sortu izan ditut…

Beno, beste egun batean jarraituko dut.

ComPuntoEs: 19. poztuan

Iraila 22, 2006 | Egilea: aitor

ComPuntoEs lehiaketak kritika gogorrak jasotzen dituen bitartean, Googlek 153.000 emaitza erakusten ditu eta gure Planeta ComPuntoEs 19. poztuan ageri da.

Planeta ComPuntoEs 42. poztuan

Iraila 21, 2006 | Egilea: aitor

Beste egunean ComPuntoEs psozionamendu lehiaketari buruz hitz egin nuen eta nola, lehiaketaren gora-beherrak jarraitzeko, Planeta ComPuntoEs deitu dugun tresna garatu eta martxan jarri dugula.

Gauza zera da, dirudienez Google-ren “datacenter” batean, dagoeneko ComPuntoEs bilatu eskero 101.000 emaitz bueltatzen dituela eta gure Planeta ComPuntoEs 42. poztuan ageri dela. Printzipioz, egun batzu barru Googlek emaitza horiek ofizial bihurtuko ditu eta emaitza normaletan agertu.

Ez dago batere gaizki, batez ere erabiltzen dugun “planeta-compuntoes.com” domeinua duela 3 egun soilik erregistratu genuela kontuan izan ezkero. Gainera, lehiaketa hasi ondoren erregistraturiko domeinu guztien artean lehenengo poztuan agertzen da gure Planeta ComPuntoEs. Ez dago gaizki, ezta?

ComPuntoEs posizionamendu lehiaketa

Iraila 19, 2006 | Egilea: aitor

Atzo, Irailaren 18an, Com-ek antolaturiko posizionamendu lehiaketa hasi zen. Lehiaketa honen helburua norberaren webgune bat “ComPuntoEs” hitzaren bilaketa emaitzetan ahalaik eta hobekien sailkatzea da.

Zertxobait jolastearren Planeta ComPuntoEs webgunea sortu dut. Webgunea, Planeta izenez ezagutu ohi diren webgune hoietako bat da, hau da, gai konkretu bati buruz hitzegiten duten blog edo iturri ezberdinen istorioak batzen dituen webgunea, kasu hontan ComPuntoEs-i buruz hitzegiten duten webguneak batzen dituelarik.

Animatu zaitezte lehiaketan parte hartzera!

Zulitos

Iraila 13, 2006 | Egilea: aitor

Berez, ez dago inolako burbuila inmobiliariorik eta etxebizitzen salneurriak guztiz zuzenak dira. Bartzelonan 88.000 edo 110.000 euroren truke salmentan dauden etxe zoragarriak aurkitu daitezke. Bestalde, Madrilen 40.000 € edo zertxobait gehiago balio duten etxe maitakorrak daude.


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5